Joan eduki nagusira

zoom Jardueretako baten irudia

Jardueretako baten irudia

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hurrengo astelehenean irekiko du epea unibertsitateko komunitateko kideek izena eman dezaten Iruñeko eta Tuterako campusetan 2015-2016 ikasturteko udazkeneko seihilekoan programatuta dauden hogei bat kirol jardueretarako. Izen-ematea Interneten bidez egingo da NUPeko web-orrialdearen bidez edo Kirol Atalera joanda, Sekuoia eraikinean  (9:00etatik 14:30era). Unibertsitatetik kanpokoek izena emateko aukera dute, postu hutsak geratzen badira, irailaren 10etik aurrera, eta jarduerak irailaren 14an hasiko dira.

Unibertsitate Proiekzioko errektoreordeak, bere Kiroletako Atalaren bidez, 641 postu eskainiko ditu. Honako hauek dira jarduerak: aerobika, bodyart, bodytono, cardiofit, kirol entrenamendua, guztizko entrenamendua, eskalada (hastapenak, garapena eta hobekuntza), mantentze-gimnastika, kick boxing, igeriketa, Igeriketa sinkronizatua, pilates, spinning, tenisa, TRX, boleibola eta zunba.

Jarduera horiek unibertsitateko komunitateko kide guztiei zuzenduta daude, eta, batez ere, ikasleei, irakaskuntza kredituak eskura ditzaten. Zehazki, kirol jarduerak egiteagatik, lehen eta bigarren zikloetako ikasleek hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte ikasturte bakoitzean, betiere 22 saiotara joan badira, Kirol Entrenamenduan izan ezik, horretarako 30 asistentzia behar baitira.

Era berean, graduko ikasleek ECTS kreditu 1 eskuratzeko aukera dute seihileko bakoitzean, eta gehienez ere 6 kreditu eskuratzekoa karrera osoan zehar; betiere 22 saiotara joan badira, Kirol Entrenamenduan izan ezik, horretarako 30 asistentzia behar baitira.

Jarduera egiteko, izena eman dutenen kopurua eskainitako postu kopuruaren erdia izango da gutxienez ere.