Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ostiral honetan, uztailak 31, itxiko du 2015-16 ikasturtean emango dituen hogei masterretarako  inskripzioa egiteko bigarren epea. Aurreinskripzioa Interneten bidez egin daiteke uztailaren 31ra arte, eta matrikula irailaren 14tik 16ra egingo da.

Eskaintzaren barruan unibertsitateko bi graduondoko berri daude. Lehenengoa da Unibertsitate Masterra Geografiari buruzko Informazio Sistemetan eta Teledetekzioan. Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak eskaintzen du, eta informe geoespazialaren kudeaketan, analisian eta prozesatzean interesatuta daudenei zuzenduta dago.

Hurrengo ikasturtetik aurrera NUPen emango den bigarren masterra unibertsitateartekoa da: Unibertsitate Masterra Ingurumen Nanoteknologian. Zaragozako eta Lleidako unibertsitateekin batera ematen da. Bi kasuetan, ikastegi koordinatzaileek ezartzen dute inskripzio epea, eta  NUPen web-ean dago kontsultatzeko.

Hirugarren matrikula

Ikaspostu hutsak dauzkaten masterretan, beste aurreinskripzio epe bat irekiko da titulazio bakoitzeko irakaskuntza zuzendaritzaren baimenarekin. Hirugarren txanda horretako aurreinskripzio epea irailaren 28tik urriaren 9ra egingo da. Bestalde, beren master ikasketak aurreko urteetan hasi zituzten ikasleek irailaren 14tik 16ra egin behar dute matrikula.