Joan eduki nagusira

zoom Toulouseko topaketako parte-hartzaileek taldean atera zuten argazkia

Toulouseko topaketako parte-hartzaileek taldean atera zuten argazkia

Nafarroako Unibertsitate Publikoko sei ikerketa taldetako ordezkariek “LTER SO Europe”, mugaz haraindiko topaketan parte hartu dute duela gutxi. Sei unibertsitatetako 56 ikertzailek parte hartu zuten topaketan. Bere helburua da Pirinioen inguruko gizakien gizartearen eta ekosistemen arteko elkarrekintza ikertzea, diziplina anitzeko ikuspegi batetik. Zehazki, baliabide natural nagusien kudeaketan jarriko du arreta: ura, lurzoruak, bioaniztasuna eta haiekin lotura duten zerbitzu ekoistemikoak (herritarrek ekosistemetatik atera ditzaketen onurak).

Proiektua  EBRoS 2020 proiektuaren barruan dago. FEDER europar funtsek kofinantzatzen dute POCTEFAren bidez (Programa de Cooperación Territorial Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde lankidetzarako Programa), zeinak arreta berezia jartzen baitu mugaz gaindiko lankidetzan eta hainbat unibertsitatetako ikertzaileek batera proektuetan lankidetzan jardutea sustatzen du.

zoom Toulouse Midi-Pyrénées Unibertsitate Federalean egindako saioetako baten irudia.

Toulouse Midi-Pyrénées Unibertsitate Federalean egindako saioetako baten irudia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaz gainera, ikerketa honetan lankidetzan ari dira Campus Iberuseko gainerako unibertsitateak (Zaragoza, Lleida eta Errioxa), Toulouse Midi-Pyrénées Unibertsitate Federala eta Frantziako Pabe eta  Adourreko Herrialdeetako Unibertsitatea. Guztira 27 ikerketa talde dira, eta 56 ikertzailek parte hartu zuten, ikerketa talde horien ordezkari gisa, Toulousen apirilaren 8 eta 9an egin zen topaketan.

Zehazki, aztergai komunak dira Pirinioak (mendebaldetik ekialdera) eta Garonne eta Ebroko arroak edo ibarrak.  Bi lansaioetan mintegiak eta saio paraleloak egin ziren eta lau azpiarlo hauek finkatu ziren: Aldaketa klimatikoa eta giza jarduerak, Zerbitzu ekosistemikoak eta ingeniaritza ekologikoa, ingurumenaren eta gizarteen baterako bilakaera eta Ureztatzearen kudeaketa eta baliabide naturalak.

NUPen ordezkari gisa honako hauek parte hartu zuten topaketan: José Miguel Lana (Historia eta ekonomia ikerketa taldekoa), Jesús Álvarez Mozos (Hidrologia eta egiturazko analisia), Rosa Canals (Fitoteknia), Juan Blanco (Ekologia eta ingurumena), Kepa Fernández (Kultura eta garapena) eta Iñigo Virto (Lurzoruen kudeaketa eta erabilpen iraunkorra).

Sei unibertsitateetako ikertzaileen arteko iziplinarteko lankidetza horrek beren kideen arteko baterako lana erraztuko du europar laguntzen deialdietan, ekimen aipagarriak zein diren esatea eta esparru zehatzetan oinarritutako berrikuntzako eskualde agregazioak sortzea ahalbidetuko du.