Joan eduki nagusira

zoom Ikasle batzuk gaur goizeko tailerrean

Ikasle batzuk gaur goizeko tailerrean

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Tuterako campuseko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren bidez, Nafar Enpresa eta Diseinuaren (END5) unibertsitate jardunaldien V. edizioa antolatu du. Gaur astelehenean emango zaie hasiera jardunaldiei, eta otsailaren 27an, ostiralean, amaituko dira, NUPek Erriberako hiriburuan daukan instalazioetan.

END5 jardunaldiek unibertsitateko jardunaldiak dira, eta lehen ediziotik helburu nagusia hauxe izan da: diseinuaren praktika eta esperientzia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasleei eta publikoari, oro har, hurbiltzea. END5 jardunaldiek aukera ematen diete parte-hartzaileei diseinuaren aplikazio praktikoaren hainbat esperientzia ezagutzeko, zenbait hitzaldiren bidez. Halaber, sormen-lantegien bidez, aukera ematen da diseinuaren eremuko teknologia eta teknika batzuk ezagutzeko.

zoom Gaur goizeko tailerra

Gaur goizeko tailerra

Bosgarren edizio honetan José Ignacio Aguirre eta Alex Ochoa egongo dira, Klap-en eratzaileak. Diseinuak negozio aukera berrietan jokatzen duen paperaz mintzatuko dira; Ion Esandik eta Álvaro Caslak Valyrio aurkeztuko dute, Lifeak startup teknologikoaren proiektu ikurra; Dibujario sortu zuen Fernando de Pablok hitz egingo du marrazkiari buruz, pentsatu, sortu eta berritzeko tresna den aldetik; eta azkenik, Sergio Peñalverrek eta Carlos Piñuelak Blacbinder beren proiektuarekin hartuko dute parte. Proiektu honek irtenbide berritzaile bat eskaintzen du musikaren alorrean.

Jardunaldien aurkezpena bihar izango da, otsailaren 24an, asteartean, 16:00etan, Telekomunikazio eta industria Ingeniarien Eskolako biltzar aretoan. Carmelo Puyok, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartuak egingo du aurkezpen hori.

Lantegiak

Hitzaldiak irekiak dira, nahi duena joan dadin. Horretaz gainera, END5 jardunaldiek bi sormen-lantegi eskainiko dituzte ikasleentzat. Lehenengoa da “Técnicas básicas de moldeado cerámico” (Moldekatze zeramikoaren oinarrizko teknikak). Ángel Jarabak emango du, eta xede du ikasleek aukera izatea diseinuak eratzeko teknika ohikoenak ezagutzea, material zeramikoak moldeatuz.

Bigarrena  Fernando de Pablok emango duen “Workshop de Innovación y Visual Thinking” izango da, eta bertan kontzeptuen marrazteko oinarrizko teknikak eta Visual Thinking, Visual Meetings, Mapping eta  Presentaciones bezalako aplikazioak ikusiko dira. Gainera, talde dinamikaren bidez, ikusizko sormenkidetza laborategi bat garatuko da.

Nafar Enpresa eta Diseinuaren unibertsitate jardunaldien (END5) bosgarren edizio honen programa osoa ikusteko, jardunaldien web-orrialde begiratzen ahal da empresanavarradiseño.es