Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Mikel Elkano, Javier Osés eta Adrián Serrano.

Ezkerretik eskuinera, Mikel Elkano, Javier Osés eta Adrián Serrano.

Javier Osés Martínez de Zúñigak irabazi du ostegun honetan, azaroaren 27an, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen duen Tesiak 3 minutuan lehiaketaren hirugarren edizioa. Master amaierako lanen sailean, irabazlea Adrián Serrano Hernández izan da, eta bere aldetik Mikel Elkano Ilintxetak irabazi du gradua/karrera amaierako lanaren saria. Lehiaketa honen azken saioa Sario eraikineko 04. ikasgela erantsian jokatu zen, eta ia ehun lagun bertaratu ziren, ikusteko asmoz. Nafarroako RNEko buru Javier Izuk aurkeztu zuen ekitaldia.

Javier Osés industria ingeniaria da, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra egina dauka eta gaur egun Industria Teknologiako doktoretza ikasketak egiten ari da. NIEko (AIN) Gainazalen Ingeniaritza sailean lan egiten du. Bere tesiaren izenburua hau da: “PVDko estalki bakteriziden garapena. Propietate mekanikoen eta iraunkortasunaren ebaluazioa”. Lehiaketan aurkeztu zuen laburpenarena, aldiz hau izan zen: "Eremu murriztua bakterioentzat" Tesien sailean zortzi lehiakide iritsi ziren finalera. Javier Osések lehen saria irabazi zuen, hau da, 1.000 euro eta diploma bat.

Edizio honetako berritasunetako bat da Nazioarteko Bikaintasuneko Iberus Campus osatzen duten unibertsitate guztietako ikasleek parte hartzen dutela doktoretza tesien modalitatean. Zehazki, Lleidako Unibertsitateko ikasle bat eta Errioxako Unibertsitateko ikasle bat iritsi dira azken saiora.

zoom Argazkian, irabazleak eta epaimahaikoak.

Argazkian, irabazleak eta epaimahaikoak.

Master amaierako lanen sailean, Adrián Serrano Hernándezek irabazi zuen, eta beste bost lehiakide iritsi ziren azken saiora. Adrián Serranok NUPeko Ekonomia eta Finantza Analisiaren Unibertsitate Masterra egin du, eta aurkeztu zuen lanaren izenburua hau izan zen: "Pirinioetan zeharkako errepide-garraioaren kostuen nazioartekotzea". Lehiaketan galdera honetan laburbildu zuen: "Zenbat balio du isiltasunak?" Sari moduan, 500 euro eta diploma bat jaso zituen.

Azkenik, gradu/karrera amaierako lanen sailean, irabazlea Mikel Elkano Ilintxeta izan zen. Elkano NUPeko Informatika Ingeniaria da. beste bi finalistekin leihatu zen, eta 500 euro eta diploma bat irabazi zituen. Bere lanaren izenburua hau da: "IVOVO: multi-sailkapen sistema, balioetsitako tarteen oinarritua". Lehiaketarako beste izenburu hau aukeratu zuen: Big Data: ezagutza metatuz".


Ahalegina eta kalitatea


Ikerketako errektoreorde Alfonso Carlosena izan zen epaimahaiko burua, eta kideak, beste honako hauek: José Miguel Múgica, Nafarroako Doktoretza Eskolako burua; Ana Ollo, NUPeko Komunikazio Zerbitzuko burua; Óscar Orzáiz, NUPeko Oratoria eta Ahozko Adierazpeneko irakaslea; eta Ambrosio Liceaga, zientzia-zabaltzailea eta Sakelako Zientzia blogeko arduraduna. Alfonso Carlosenak eskerrak eman zizkien parte hartu zuten guztiei egindako ahaleginarengatik, aurkeztutako lanen kalitatea goraipatu zuen eta ikertzaileak adoretu zituen hurrengo edizioan ere parte har dezaten.

Tesiak hiru minutuan lehiaketak beren lanaren garrantzia eta gizarteari egiten dion ekarpena, espezializatua ez den publiko baten aurrean, hobekien azaltzen duten Nafarroako Unibertsitate Publikoan prestakuntza aldian dauden ikertzaile gazteak saritzen ditu. Ikerketa-lan luze bat, tesien kasuan hainbat urte irauten duena, hiru minutuan jendaurrean azaltzea da kontua.

Tesia 3 minutuan izeneko lehiaketaren bidez, etorkizuneko ikertzaileak kontzientziatu nahi dira beren lana zabaltzeak duen garrantziaz, eta aldi berean, gizartearen kultura zientifikoari lagundu. Ikerketaren edo proiektuaren garapena gehienez hiru minutuan azaltzeko erronkari aurre egin behar diote parte-hartzaileek, eta hizkera erraz, ulergarri eta jendeari orokorrean iristeko modukoan egin behar dute.

Halaber, finalera iritsi diren parte-hartzaileen lanak Nafarroako Radio Nacional de Españaren bidez zabaldu dira, kate publikoaren eta NUPen artean izenpetu den hitzarmen bati esker. Kasu honetan, finalistek ahalegin osagarri bat egin behar izan dute, eta beren ikerketen lana minutu batean laburtu.
 

Javier Osés. Javier Osés.
Azken saioko parte-hartzaile guztiak Azken saioko parte-hartzaile guztiak
Mikel Elkano. Mikel Elkano.
Adrián Serrano. Adrián Serrano.
Itziar Maestrojuanen parte hartzearen une bat, erabiltzen ari den dipositibarekin. Itziar Maestrojuanen parte hartzearen une bat, erabiltzen ari den dipositibarekin.
1 / 2
Ganadores Final Tesis en 3 Minu