Joan eduki nagusira

zoom Repion” taldeko partaideek beren saria jasotzen, G-9 idazkaritzako Jorge Martínen eta Eloísa Ramírez NUPeko Unibertsitate Proiekzioko errektoreordearen artean

Repion” taldeko partaideek beren saria jasotzen, G-9 idazkaritzako Jorge Martínen eta Eloísa Ramírez NUPeko Unibertsitate Proiekzioko errektoreordearen artean

"Repion" taldeak, Kantabriako Unibertsitatearen ordezkariak, irabazi du, irailaren 27an, larunbatean, G-9 Taldearen Unibertsitateko III. Musika Lehiaketa. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du ekitaldia, eta San Fermin Txikiko jaietan ospatu zen. Lehiaketa Burgoen plazan jokatu zen, eta zortzi autonomia erkidegoetako unibertsitateetako gazte-taldeek hartu zuten parte, Bigarren postua "Veintiuno" (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea) taldeak eskuratu zuen, eta hirugarrena "Corsarias" taldeak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariak.

Unibertsitateen G-9 Taldeak antolatu zuen lehiaketa, Iruñeko Udalaren babesarekin. G-9 Taldea beren autonomia-erkidegoetan unibertsitate publiko bakarrak diren Espainiako unibertsitate publikoek osatzen duten elkartea da, eta unibertsitate hauek biltzen ditu: Kantabriakoa, Gaztela-Mantxakoa, Extremadurakoa, Balear Uharteetakoa, Errioxakoa, Oviedokoa, Euskal Autonomia Erkidegokoa, Nafarroako Publikoa eta Zaragozakoa.

Parte hartzen zuen unibertsitate bakoitzak izendatutako musika-adituek osatutako epaimahaiak eman zion lehen saria, 2.500 eurokoa, "Repion" taldeari. "Veintiuno" eta "Corsarias" taldeek lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, eta 1.500 eta 500 euroko sariak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

Lehiaketa honetan parte hartu zuten musika taldeetako kideak unibertsitatean ikasten ari diren gazteak dira. Beren unibertsitateetako lehiaketak irabazi zituzten, eta askotariko estiloetako errepertorioak dituzte, rock alternatibotik folkera. Saria lortu zutenetatik aparte, beste talde hauek ere parte hartu zuten: “Alienda” (Oviedoko Unibertsitatea), “Incitis” (Balear Uharteetako Unibertsitatea), “Perdiendo los papeles” (Zaragozako Unibertsitatea), “Desvelo 12” (Errioxako Unibertsitatea) eta “Sombras en el sol” (Extremadurako Unibertsitatea).

Irabazleak

"Repion" rock alternatiboaren taldea da, Camargo (Kantabria) herrian 2011ko hasieran sortua. Marina eta Teresa Iñesta ahizpek eta Diego Garcíak osatzen dute. Iruñean irabazi baino lehen, 2013ko Musika Gaztea lehiaketa irabazi zuten, baita 2014ko Kantabriako Unibertsitateko Kultura Campusa taldeen lehiaketa ere. Urte honen erdi aldean, “La lágrima y la Naranja” diskoa aurkeztu zuten.

Beste alde batetik, Diego Arroyok, Pepe Narváezek, Álvaro Velascok eta Yago M. Banetek osatzen dute “Veintiuno” taldea. Taldea 2012an sortu zen, Toledo eta Madrilekoak dira eta beren bigarren EPren izenburua “Un Atlas Para Deshacerlo Todo” da.

"Corsarias" 2012ko azaroan eratu zen, eta hasieran txirula, piano eta gitarra hirukote batek osatzen zuen. Baina 2014ko martxotik aurrera taldean aldaketak izan ziren, eta egun lau emakumek osatzen dute: Laura Rojasek (txirula eta ahotsa), Lorena Arbeloak (pianoa eta ahotsa), Maitane Villabonak (baxua eta ahotsa) eta Leire Colomok (perkusioa eta ahotsa).
 

“Incitis” “Incitis”
“Sombras en el sol” “Sombras en el sol”
“Desvelo 12” “Desvelo 12”
“Perdiendo los papeles” “Perdiendo los papeles”
“Repión” “Repión”
“Corsarias” “Corsarias”
“Veintiuno” “Veintiuno”
“Alienda” “Alienda”
Talde eta agintari guztiek posatu zuten saria bukatu eta gero Talde eta agintari guztiek posatu zuten saria bukatu eta gero
“Corsarias” taldekoak beren saria jasotzen “Corsarias” taldekoak beren saria jasotzen
“Veintiuno” taldea bere argazkiarekin “Veintiuno” taldea bere argazkiarekin
1 / 2
III Certamen Musical Universita