Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak sustatutako ekimenak eduki zientifiko eta teknologikoak zabaldu nahi ditu jende guztiarengana

Nolako handia da eguzki sistema? Galdera honi erantzuten dio "Zientzia tabernan" serieko lehen bideoak, eta ongi ezagutzen dugun proportzio bat erabili du horretarako: Iruñeko entzierroko luzeraren ia 850 metroak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak jarri du abian ekimen hau, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak - Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du, eta xede nagusia da eduki zientifiko eta teknologikoak jende guztiarentzat zabaltzea hizkera errazean eta ulergarrian.

Joaquín Sevilla, Teknologia Elektronikoko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko koordinatzailea, dira ikus-entzunezko pieza laburren protagonistak. Bideo horiek taberna batetik egindakoak direla dute komunean. Horregatik, inguru horretako materialak eta elementu berekiak erabiltzen dituzte beren taberna-saiakuntzak egiteko. Beraiek erantzun zientifikoa emango diete honako galdera hauei, adibidez: Zergatik zerua urdina da, eta arratsak gorrixkak? Zer da materia iluna? Zergatik lurruntzen dira betaurrekoak, etab.?

Kikarak, kopak, olibak, ogi papurrak edo zotzak dira zientzia tabernan azaltzeko erabiltzen dituzten elementuetako batzuk. Eta Sanferminetako jaiekin batera, lehenbiziko bideoan gure eguzki sistemaren tamainaren ideia bat egin dezakegu, entzierroaren eskalara murriztua ikusiko baitugu.

Bideoak jarraituko dira argitaratzen udaren ondoren, irailetik aurrera. Erabilgarri geldituko dira  youtuben eta "Ciencia en el bar" webgunean. Web-orrialde horretan, gainera, aztertzen diren kontzeptu zientifikoei buruzko fitxa didaktiko laburrak jasoko dira, laguntzarako material izan dadin gai horietan interesa duten eskola eta institutuetan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitateak abian jarritako ekimen hau, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak - Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du, eta Iruñeko Planetarioaren eta ID punto cero tabernaren laguntza izan du. Abiapuntutzat hartzen du Iruñean Zientziaren Lagunen Klubaren eskutik 2013. urtean, gai zientifikoak lasai eta lagunarteko giroan jende guztiarengana hurbiltzeko xedez, sortu zen "Zientziaren ostegunak" ekimena.

zoom Ciencia en el bar. Logoa

Ciencia en el bar. Logoa