Joan eduki nagusira

zoom Hugo López

Hugo López

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Hugo López López izendatu du Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Arloaren zuzendari. Gaur egun Finantza eta Zerga Zuzenbideko kontratupeko irakasle doktorea da Hugo López eta irakasle titular gisa egiaztatua dago. Finantza eta Zerga Zuzenbidearen Arloko arduraduna da, bai eta Zuzenbide Publikoko Saileko idazkari akademikoa ere.

López Zuzenbidea doktorea da Madrilgo Carlos III Unibertsitatean (2007), Doktoretzako Aparteko Sariduna eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Zerga Azterketen Institutuaren Sariduna (2008). Bere ikerketa-lerro nagusien artean daude Europar Batasuneko eta nazioarteko fiskalitatea, legez aurkako zergak eta zerga-subjektibotasunaren teoria. Hainbat ikerketa egonaldi egin ditu atzerrian bere azterlan-diziplinan entzute handia duten zentro batzuetan.

Plan Nazionaleko eta beste deialdi publiko batzuetako ikerketa-proiektu ugariren kidea izan da. Haietako batean, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak finantzatua, arduradun nagusia izan da. Halaber, hainbat instituzio publiko eta pribaturekin lankidetzan jarduten du LOUko 83. artikuluaren araberako kontratuen esparruan eta garapenerako lankidetzako proiektu baten zuzendarikidea izan da.