Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Mikel Tellechea, Miren León, Carlos Cánovas, Irene Cárdenas e Iñaki Zaldua.

Ezkerretik eskuinera, Mikel Tellechea, Miren León, Carlos Cánovas, Irene Cárdenas e Iñaki Zaldua.

“De lo ordinario/Ohikoaz” da asteazken honetan, urtarrilak 15, Sarioko sarreran inauguratu den erakusketaren izenburua, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko argazkigintza lantegietan parte hartu duten ikasleek egin dituzten lanak erakusten dira bertan. Erakusketa 9:00etatik 21:00etara egongo da ikusgai otsailaren 28ra arte. Gero, Tuterako Campusera lekualdatuko da martxoaren 1etik apirilaren 30era arte.

Carlos Cánovas argazkilariak eman zituen lantegiak NUPek eskaintzen dituen kultura-ikastaroen barnean. Argazkilari hauek parte hartu dute erakusketan: Josefina Ballester, Irene Cárdenas, Beatriz Ganuza, Ander Juanarena, Miren León, Jorge Tellechea, Miriam Úriz, Roslana Vassileva eta Inaki Zaldua.

Lantegi honen helburua da ezagutzekin eta trebetasunez erabiltzea argazki kamera digitala, argazki-artxibo bat ordenagailuan kudeatzea, irudiak editatzea hobetzeko sormenaren ikuspegitik aberasteko, argazkigintzako baliabideei buruzko hausnarketa kritiko bat egitea eta argazki lan bat egitea lantegian.

Oraingoan, ohikoaren irudian pausatu dute begirada ikasleek. Bere hastapenetatik, argazkigintzak bi norabide kontrajarri izan ditu beti. Batetik, urrun dagoena gerturatzeko eta ezagutarazteko, eta bestetik gertu daukaguna zein ezezaguna den, ohikoa zein interesgarria izan daitekeen eta nola txundi gaitzakeen erakusteko. Erakusketan dauden argazki batzuen bidez egileek beste urrats bat eman dute norabide horretan, ohikoa, ohitura, usadioa, errutina, eguneroko keinu errepikatua irudikatzeko.