Joan eduki nagusira

2013an AlphaGalileo europar plataforman bisita gehien izan dituzten hamar ikerketa-berrien artean seigarrena Nafarroako Unibertsitate Publikoak egindako lan bat da.  Daniel Paternain Dallok egindako ikerketa da. Irudiak murriztu eta optimizatzeko algoritmoak garatu zituen, eta irudi murriztu baten bidez  (jatorrizko irudiak daukan informazioaren % 1etik % 10era arteko bitartea edukitzen baitu) hasierako irudiaren pixelen % 100 berreskuratzen dituzte algoritmo horiek.

AlphaGalileo interneten dagoen berri-zerbitzu bat da, eta Europako ikerketari buruzko azken berriak jasotzen ditu. Zentro eta erakunde zientifikoen berriak banatzen ditu, eta bere helburua da ikertzaile-komunitatea komunikabideekin lotzea. Plataforma honen harpidedun dira 8.000tik gora kazetari, haien artean komunikabide nagusietako kazetariak. Esaterako BBC, Agence France Presse, Nature, Le Monde, Associated Press, Elsevier Science, Reuters y Scientific American.

2013an bisita gehien izan dituzten informazioen zerrendako lehen postuan minbiziari buruzko bi ikerketa daude. Lehenengo ikerketak, Taiwaneko Unibertsitateak egindakoak, 62.074 bisita jaso ditu, eta bigarrenak, Londreseko Unibertsitatearenak, 50.921. 2013an bisita gehien izan dituzten lehen hamar albisteen artean zazpi osasunarekin lotutako gaiei zegozkien eta gainerako hirurak teknologiari, gizarte zientziei eta arkeologiari.

NUPi buruzko informazioa urtarrilaren 24an argitaratu zen eta 17.084 bisita izan zituen. Daniel Paternainek irudien prozesatze digitalari buruz egindako ikerketa lanaren berri ematen zuen informazioak. Automatika eta Konputazio Saileko ikertzaile honek irudiak murriztu eta optimizatzeko algoritmoak garatu zituen, eta horien bidez kalitate handikoak eta jatorrizkoaren antzekoak diren irudiak lortzen dira. “Halaber, —zioen— irudiaren pixelen % 100 galtzen badugu, galdutako irudia kalitate handiarekin berreskura dezakegula, eta soilik irudi murriztuaren informazioa erabiliz".

Zerrendaren hirugarren postuan dago Zuricheko Unibertsitateak eta Zuricheko Eskola Politekniko Federalak (Suitza) epigenetikari buruz egindako ikerketa bat (32.390 bisita). Laugarren postuan dago RUVIDek (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza sustatzeko Valentziako Unibertsitateen Sarea) HIESaren birusaren erreplikazioari buruz egindako ikerketa bat (23.971 bisita), eta bosgarren postuan  Lund University-tik (Suedia) datorren epigenetikari buruzko beste berri bat (20.463 bisita).

NUPeko informazioaren atzetik, Suediako Unibertsitateetako ikerketei dagozkien zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren postuak. Zerrendaren azken postuan Leicesterreko Unibertsitateak (Erresuma Batua) egindako arkeologia-ikerketa bat dago.