Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Aurrekontu proiektuaren zenbatekoa 2013. urterako, 68.89 milioi eurokoa da guztira, ostegun honetan, abenduaren 20an, Gobernu Kontseiluan erabaki denez. Orain proposamena Gizarte Kontseiluari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.

Proiektua austeritate orokorraren printzipioa betez egin da, testuinguru sozioekonomikoa kontuan hartuz, eta azken urteotako beherako joera mantenduz. 2013rako aurrekontua 1,7 milioi eurotan murriztu da 2012ko aurrekontuarekin alderatuz. Izan ere, 2012ko hasierako aurrekontuak 70,59 milioi egiten zuen, eta 7,1 milioitan murriztu zen 2010eko aurrekontuarekin alderatuz.

Datorren ekitaldiko Aurrekontu proiektuaren Gastuen kapitulu nagusia Langileena da, 48,91 milioi euro egiten duena, eta jarraian Ondasun eta Zerbitzu Arruntak, 13,47 milioi egiten duena. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2013. urterako aurreikusten diren inbertsioak 5,42 milioi euro egiten dute guztira. Transferentzia Arrunten kapituluak 0,93 milioi euro egiten ditu.

Diru-sarrerei dagokienez, kopuru handiena duen kapitulua Transferentzia arruntena da, 56,16 milioi euro egiten duena; jarraian, Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak, 10,87 milioi egiten duena. Azkenik, Finantza-aktiboen kapituluak 1,33 milioi euro egiten du, Ondarezko diru-sarrerak, 0,39 euro, eta Kapital transferentziak 0,11 euro.

Onetsitako aurrekontua NUPek 2013. urterako Nafarroako Gobernuari egindako finantzabide eskaerarekin bat dator. Zehazki, 55,81 milioi euro, izan ere, 2012ko hasierako aurrekontuan transferitzeko zena baino 3,10 milioi gutxiago dena.