Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak dibulgazio zientifikoko 40 hitzaldi eskainiko dizkie Batxilergoko ikastetxeei 2011-12 ikasturtean. Aurtengo programaren berritasuna da “Gizarte Zientziei” buruzko atal berri bat. Atal berri horrekin kulturako beste arlo batzuei buruzko hitzaldiak eskaini nahi dira. Nafarroako ikastetxeek urriaren 14ra arteko epea dute nahi duten hitzaldia eskatzeko www.charlascientificas.com/ webean. Halaber, programa osorik kontsultagai dago web horretan.

NUPeko Gizarte eta Kultura Proiekziorako Errektoreordetzak 2002-06 ikasturtean sortutako ekimen honen helburua da zientzia eta teknologia arloko hainbat gai hurbiltzea Batxilergoko ikasleei. Unibertsitateko irakasleek emango dituzte berrogei hitzaldiak eta horietatik bederatzi euskaraz. Dibulgazio hitzaldiak sei bloke handitan banatzen dira: Naturaren Zientziak (9), Fisika eta Teknologia (11), Matematika (5), Kimika (5), Ekonomia (3) eta Gizarte Zientziak. Azkeneko bloke hori berria da eta zazpi hitzaldi izango ditu.

Hitzaldiak ikastetxean bertan emango dituzte NUPeko irakasleek, eta batxilergoko ikasleentzako prestatuak daude. “Nola ikusten da zure etxea satelite batetik”, “Kontxo, zulo beltz batean erori naiz… Hori bai zoritxarra!, Merezi du ikastea? Zer eskaintzen du unibertsitateak?” edo “Hiperkontsumoa eta zoriontasuna” dira ziklo honetako hitzaldien izenburuak. José Basilio Galván Herrera NUPeko Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako irakasle titularra da ziklo honetako koordinatzailea.

Joan den ikasturtean 170 hitzaldi berrogei ikastetxetan

Joan den ikasturtean Batxilergoko berrogei ikastetxek parte hartu zuten hitzaldi ziklo honetan, ekimena abian jarri zenean erregistratutako kopuruaren bikoitza. Ikastetxe horietatik 27 publikoak dira eta 13 pribatu kontzertatuak. Eremu geografikoari dagokionez, 26 Iruñerrikoak ziren eta gainerako 14 ikastetxeak Nafarroako beste toki batzuetakoak.

Halaber, nabarmen egin du gora hitzaldiak emango dituzten irakasleek kopuruak. 2005-06 ikasturtean 21 baldin baziren, hurrengo ikasturtean berrogei izango dira. Osotara, 209 hitzaldi eskatu ziren joan den ikasturtean, eta aurreko ikasturtean 185. Emandako hitzaldien kopurua (170) 2009-10 ikasturtekoena baino askoz ere handiagoa izan zen (134).