Salta al contenido principal

Gizarte Kontseiluak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2011ko aurrekontua onetsi du gaur, guztira 72.252.911 milioi euro egiten duena. Kopuru horrekin 3,7 milioi eurotan murriztu da 2010eko aurrekontua, hura 75,9 milioikoa izan baitzen.

Datorren ekitaldiko aurrekontuen Gastuen kapitulu nagusia Langileena da, 48,3 milioi euro egiten duena, eta jarraian Ondasun eta Zerbitzu Arruntak, 15,33 milioi egiten duena. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2011. urterako aurreikusten diren inbertsioak 7,09 milioi euro egiten dute guztira. Transferentzia arrunten kapituluak 1,3 milioi euro egiten du, aldiz, Finantza-pasiboenak eta Finantza-gastuenak 131.835 euro eta 10.723,24 euro, hurrenez hurren.

Diru-sarrerei dagokienez, kopuru handiena duen kapitulua, Transferentzia arruntena da, 59,4 milioi euro egiten duena; jarraian, Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak, 8,65 milioi, eta ondoren, Kapital transferentziak, 2,3 milioi. Azkenik, Finantza-aktiboen kapituluak 1.490.245,37 euro egiten du, eta Ondarezko diru-sarrerak, 210.070,69 euro.

Gizarte Kontseiluak aurrekontua onetsi du Nafarroako Gobernuak 1. kapitulua, langileen gastuei buruzkoa, ontzat eman ondoren. Gizarte Kontseilua da, bere sektoreen bitartez, gizarteak Unibertsitatearen gobernu eta administrazioan parte hartzeko duen erakunde kolegiatua.

Organo horrek eginkizun garrantzitsuak ditu ekonomia gaietan. Izan ere, Unibertsitatearen aurrekontua eta urteanitzeko programazioa onetsi behar ditu eta izaera ekonomikoko jarduerak eta bere zerbitzuen errendimendua gainbegiratu behar ditu. Era berean, bere eskumena da gizarteak Unibertsitatearen finantzabidean lagun dezan sustatzea.