Joan eduki nagusira

zoom Xabier Iriarte Goñi.

Xabier Iriarte Goñi.

Xabier Iriarte Goñik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Industria ingeniaria denak, bere doktoretza tesian ikertu ditu sistema robotikoak eta metodo berri bat garatu du ekuazioak eta robot eskuztatzaileek edozein egiteko garatzeko behar duten kalkulu-denbora laburtzea ahalbidetzen duena.

Zientziaren arlo guztietan gero eta ohikoagoa da sistemen eredu matematikoak erabiltzea era guztietako garapen teorikoak egiteko. Behin eraiki eta gero, ereduak erabiltzen dira simulazioak, kontrola, optimizazioa eta diseinua egiteko, bai eta errealitate birtualeko simulagailuak eta beste hainbat aplikazio egiteko ere. Eredua sistemaren erakusgarria da, eta gero ingeniaritza arloko erabakiak hartzeko oinarri gisa erabili ahalko da. Beraz, funtsezkoa da sistema identifikatzea eredu matematikoak sistema nahikoa zehaztasunez adieraz dezan.

Javier Ros Ganuza Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza Saileko irakasleak zuzendu du Xabier Iriarteren doktoretza tesia, “Identificación de robots manipuladores: reducción de modelos y diseño de experimentos” izenburua duena, eta Bikain cum laude kalifikazioa lortu du.

Anitzak dira ereduen aplikazioak ingeniaritzan. Robotikan, zehazki, ereduen erabilerak simulazio eta kontrolaren arloetan dakartza emaitza gehienak. “Sistema robotikoetan —azaldu du Xabier Iriartek—, sistemaren ekuazioak zehaztasun handiz ezagutzen baitira, ereduen jokaera eta sistemaren jokaera ahalik eta antzekoenak izatea ahalbidetzen duten parametro dinamikoen balioa ateratzen jarriko dugu arreta eredua lortzeko.

Haren ikerketa-lanak bi parte ditu. Lehenengoa laburtzen saiatzen da roboten ekuazio matematikoen tamaina parametro guztien balioa identifikatzeko eta kalkulurako denbora laburtzeko. Bigarrenak arreta jartzen du esperimentuen diseinuan eta robotaren mugimendua optimizatzeko algoritmo irizpideanitza proposatzen du, “beraz, saiatzen gara egiten den esperimentua ona izan dadin eta aldi berean irizpide bat baino gehiago kontuan har ditzan".

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Industria ingeniaria da Xabier Iriarte Goñi. Aldizkari eta biltzarretan argitaratutako hainbat ikerketa-artikuluren egile-kidea da, eta Ikasketen Amaierako Proiektu batzuk zuzendu ditu.