Joan eduki nagusira

zoom Javier Indurain, Acción contra el Hambre erakundeko ikertzailea azalpenak ematen garatutako sistemari buruz.

Javier Indurain, Acción contra el Hambre erakundeko ikertzailea azalpenak ematen garatutako sistemari buruz.

Inguru konplexuetan edateko uraz hornitzeko ekipamenduei buruzko ikerketa eta garapen proiektua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileen lankidetzarekin eta Nafarroako Gobernuaren finantzabidearekin garatutakoa, burutu du Gosearen aurkako Ekintzak. Gaur goizean, putzuak zurkaiztu eta ura arazteko sistema berriak bisitatu dituzte Iharnotzen eta Elon proiektuan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariek. Orain, Gosearen aurkako Ekintzaren asmoa da sistema horiek patentatzea eta erakunde humanitarioen eskura jartzea.

Bisitan parte hartu dute, besteak beste, Iñaki San Miguel Gosearen aurkako Ekintzak Nafarroan duen ordezkariak, Andrés Carbonero Nafarroako Gobernuaren Kooperazio Zerbitzuaren zuzendariak, eta Jesús Zurita, Andoni Gil eta Sofía Korili Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek. Aipatu irakasleek proiektua garatzen lagundu dute.

zoom Bisitaren momentu bat.

Bisitaren momentu bat.

Mundu osoan putzuen eraikuntzan eta uren tratamenduan izan duen 25 urte baino gehiagoko esperientzia ekarri du proiektura Gosearen aurkako Ekintzak. NUPek egitekoak zerikusia du ikertzeko gaitasunarekin eta azpiegiturarekin. Zehazki, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza eta Kimika Aplikatuko Sailetako lau irakaslek lagundu dute. Gobernuak, bere aldetik, 115.000 euro baino zertxobait gehiago eman ditu. SEINE enpresak ere parte hartzen du proiektuan. Aipatu proiektua espezializatua dago esku-hartze humanitarioetara egokitutako teknologia hidraulikoaren garapenean eta horniduran, eta bezeroei ematen die bere “know how”-a, prototipoen balidazio teknikoan eta ekoizpen eta banaketa prozesuetan aplikagarria dena.

Proiektua honetan zetzan: alde batetik, putzuak azkar zurkaizteko sistema bat garatzea, edateko ura lortzea ahalbidetzeko garapen bidean dauden herrialdeetan larrialdi egoerak gertatzen direnean. Ohiko sistemaren aldean, eraginkortasun handiagoa eskaintzen du sistema alternatibo honek, ur putzuak egun bakar batean berreskuratzea ahalbidetzen baitu. Horretaz gainera, putzuak zurkaizteko sistema berri honen kostua egungo zurkaizte sistemen kostua baino txikiagoa da. Bestalde, sistema oso erraz muntatzen da, torloju estandarrekin, pieza gutxi ditu eta segurua da.

Bestalde, lurzoru gaineko urak arazteko sistema bat garatu da. Aipatu sistemak, kamioi olanen bidez, uhertasuna eraginkortasunez txikiagotzen du eta ura gizakien kontsumorako berreskuratzen. Sistema erraz erabili eta garraiatzen da, eta bi ezaugarri horiek balio erantsia ematen diote erakunde humanitarioek erabil dezaten.