Joan eduki nagusira

Unibertsitateko irakasleak aurten ere joango dira Nafarroako ikastetxeetara Batxilergoko ikasleei zientzia eta teknologia gaien sorta handia hurbiltzeko. Zehazki, 2010-2011 ikasturte honetarako 209 hitzaldi eskatu dira guztira 40 ikastetxetan. Ikastetxe horietatik 27 publikoak dira eta 13 pribatu hitzarmendunak.

NUPek 35 hitzaldi eskaintzen ditu (aurreko ikasturtean baino 3 gehiago), eta horietatik 8 euskaraz ere ematen dira. 34 irakaslek ematen dituzte hitzaldiak, eta hauek sei bloke handitan biltzen dira: Naturaren Zientziak, Fisika eta Teknologia, Matematika, Kimika, Ekonomia eta beste batzuk.

Hitzaldiak Zientzia eta Teknologia Gelaren jardueren artean daude. Gela hori Gizarte eta Kultura Proiekziorako Errektoreordetzaren mendekoa da. 2005-06 ikasturtean hasi zenetik, eskaria etengabe handitu da. Hala, lehenengo urtean 58 hitzaldi eskaera erregistratu baziren, 2008-09 ikasturtean ikastetxeek 168 hitzaldi eskatu zituzten eta aurten, berriz, 209. Irakasle kopurua ere handitu egin da sei ikasturte hauetan, lehenengo urtean 21 izatetik orain 34 izatera pasa baitira.

Hitzaldiak gazteei zuzenduak daude, eta gisa honetako izenburuak dituzte: “Marmeladak eta ur gezatua: Eguneroko bizitzaren zientzia”, “Matematikaren oinarria”, “Nola ikusten den zure etxea satelite batetik”, “Tik, tak, tik, tak: laranja zukuaz ibiltzen diren erlojuak”, “Mundializazio ekonomikoa: europar kolonialismotik gaurdaino” eta “Merezi al du ikastea?” Zer eskaintzen du unibertsitateak?

Jarduera honetan parte hartzen dutenen kopurua hazten ari da. erregistratutako 21 parte-hartzaileetatik ikasturte honetako 40 parte-hartzaileetara pasa da, eta ikastetxe publikoek parte-hartzea handiagoa izan dute beti. Halaber, urtetik urtera hitzaldi gehiago ematen dira Iruñerritik kanpo dauden ikastetxeetan: 2005eko 8 parte-hartzaileetatik 2010eko 14 parte-hartzaileetara pasa da.

Ikasturte honetatik aurrera, ikastetxeek hitzaldien programari buruzko informazio guztia eskuratu eta bere eskaerak egin ditzakete www.charlascientificas.com web-orrialdearen bidez.