Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean egingo dira, irailaren 30ean, eta urriaren 1, 2 eta 3an, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Ikasleen Estatu Biltzarraren (AEALCEE) Prestakuntzako II. Jardunaldiak eta Ohiz kanpoko Osoko Bilkura. Ikasleen Kontseiluko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako kontseilukideek antolatu dituzte.

AEALCEEren biltzarra osatzen duten ikasleak dira Espainiako unibertsitateetan, publikoetan zein pribatuetan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien falkultateetako titulazioak ikasten ari direnak.

Arloko ekitaldi hauei begira, NUPeko Ikasleen Kontseiluak, Ekonomia Zientzietako kideen eskutik hain zuzen, programa bat prestatu du enpresa munduko gai eta egoera batzuk aztertzeko, esate baterako, ekonomia sektore publikoan eta pribatuan, banka, marketina, oratoria, lidergoa…

Jardunaldiak berak urriaren 1ean eta 2an egingo dira, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Nicolás Oresme aretoan. Joseba de la Torre Fakultateko dekanoak inauguratuko ditu, ostiralean, 11:30ean.

Lehen eguneko hizlariak izango dira Mikel Casares irakaslea, krisialdi ekonomikoari buruz hitz egingo duena, Jesus Irurre Gizarte Kontseiluko eta GM Vending S.A.ko burua, krisialdi ekonomikoa, enpresaren etika eta unibertsitatea gaia garatuko duena, eta Helio Robleda, Comptos Ganberako burua eta NUPeko katedraduna, sektore publikoari buruz duen ikuspegia azalduko duena. Hitzaldiak 16:45ean hasiko dira.

Larunbatean, 10:30etik aurrera, ondoko hitzaldiak emango dira: “Gaur egungo banka” Daniel Sola Zufia banku sukurtsaleko zuzendari eta Foro Europeoko irakaslearen eskutik; eta “Target izendatzea gustuko ez duten andreak. XXI. menderako komunikazioa”, Oscar Bilbaok emango duena. Hizlari hau publizitate-egilea da, ESIC Business & Marketing School izenekoan irakaslea eta Herederos de Rowan agentziako kidea.

Jardunaldiek jarraipena izango dute arratsaldean, oratoriari eta lidergoari buruzko lantegi batekin. Paco Valientek emango du. Zuzenbideko, EAZko eta Zientzia Politikoetako lizentziaduna da, 2006ko Oratoriako Sari Nazionala eskuratu zuena, Indrako kontsultorea eta Generación Y delakoaren aholkularia.