Joan eduki nagusira

Nola ikusi film bat, musika jartzeko artean edo bideosorkuntzan hastea, modu osasungarrian sukaldean edo jendaurrean mintzatzen ikastea dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2010-11 ikasturtean kultura ikastaroen bidez eskaintzen dituen proposamenetako batzuk. Guztira 38 kultura ikastaro eskainiko dira, non gehienez ere 680 lagunek parte hartu ahalko duten.

Ikastaroetan izena emateko epea heldu den irailaren 9an hasiko da, unibertsitateko kideentzat, eta 20an, erakundetik kanpoko pertsonentzat. Unibertsitateko Kultura Jardueren Atalak antolatu ditu 38 ikastaroak eta zazpi gelatan banatuta daude: Euskara, Ondarea eta Arte Plastikoak, Musika eta Arte Eszenikoak, Komunikazioa, Irudia eta Soinua, Zientzia eta Teknologia eta Gastronomia. Ikastaroak heldu den urrian ematen hasiko dira eta 2011ko maiatzean amaituko dira.

Inskripzioa Kultura Jardueren Bulegoan egin ahalko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 019. ikasgelan, 8:30etik 14:30era. Kuotak aldatu egiten dira ikastaroaren ordu-kopuruaren arabera eta izena eman dutenak unibertsitateko kideak baldin badira edo ez. Unibertsitateko kideek eta ikasle ohiek 55 eta 91 euro bitarte ordaindu behar dute inskripzioa egiteko; Unibertsitatearen adiskideek, berriz, 147 eta 206 euro bitarte, eta erakundetik kanpoko pertsonek, 155 eta 217 euro bitarte.

Interesaturik dauden pertsonek eskaintza honi buruzko informazio gehiago eskura dezakete Kultura Jardueren Bulegoan, 948 168972 eta 948 168478 telefono-zenbakietara deituz; actividades.culturales@unavarra.es posta elektronikoko helbidera mezua bidaliz eta web-orrialde honetan: http://www1.unavarra.es/cultura, eta hortik programa osoa behera kargatu ahalko da.


Zazpi arlotan banatutako 38 ikastaro


Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskainitako kultura-ikastaroak zazpi arlotan banatuta daude. Komunikazioa eta Musika eta Arte Eszenikoak dira ikastaro gehien dituztenak.

Aurten Euskara Gelak lau kultura-ikastaro ditu programazioan, bertsolaritzari, euskarazko kantu tradizioa eta folkloreari, argazkigintza digitalari, eta jendaurrean mintzatzeari buruzkoak.

Ondarea eta Arte Plastikoen Gelan sei ikastaro eskaintzen dira, eta haietatik bi (pintura eta marrazketa) Tuterako campusean egingo dira. Horrez gain, marrazketa eta erretratua errealitatetik izenburupeko ikastaroak ere berriro eskainiko dira eta beste bi sartuko dira, honako izenburu hau dutenak: “Topaketak nafar artistekin: Arte garaikidea estudioan”.

Musika eta Arte Eszenikoen Gelak osotara hamaika ikastaro programatu ditu. Berrikuntza dakarte musika jartzeko arteari edo denbora errealean bideosorkuntzan hasteari buruzko lantegi berriek. Gainera, antzerki eszenografia eta jantziteriari, argiztapenari eta produkzioari buruzko ikastaroak eskaintzen dira Gayarre Antzokiarekin lankidetzan. “Musika konposatzeko informatika-tresnak”, “Opera Oberta” edo “Topaketak Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin” izenburupeko ikastaroak ere berriro eskaintzen dira.

Komunikazio Gelak bost ikastaro eskainiko ditu. Jendaurrean mintzatzeko edo sormen idazketari buruzko ikastaroak antolatu dira, bakoitza bi mailatan, eta beste ikastaro bat proiektu baten ahozko azalpena egiten ikasteko.

Irudia eta Soinua Gelan aurreikusitako bost ikastaroak ondoko hauek dira: “Zinemaren estetika: nola ikusi film bat”, “Istorio txikienak: film laburrei buruzko ikastaroa”, “Zinema dokumentala: sarrera praktikoa” eta argazkigintza digitala (sarrerakoa eta aurreratua).

Bestalde, Zientzia eta Teknologia Gelak ikastaroak programatu ditu honako hauei buruz: oinarrizko informatika eta informatika aurreratua, photoshop eta lantegi praktiko bat, bidaia bat egiteko abakotik hasi eta ordenagailura iritsi arte.

Azkenik, Gastronomia Gelak berriro eskainiko ditu ikastaro hauek: “Bizirauteko sukaldaritza” (I-II) eta beste bat “Sukaldaritza ongi gelditzeko”.