Joan eduki nagusira

Alemania, Mexiko eta Estatu Batuak dira, emandako ordenan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgune ofizialean (www.unavarra.es) atzerriko bisitaldi gehien egiten dituzten herrialdeak. 2010eko lehen sei hilabeteetan eskuratutako datuei jarraikiz, NUPen webguneak 7.655 bisita jaso zituen Alemaniatik, 7.024 Mexikotik, eta 6.287 Estatu Batuetatik. Espainia kanpo utzita, bisita gehien egiten duten hamar herrialdeen zerrendako gainerakoak ondoko hauek dira: Kolonbia (3.315), Bretainia Handia (3.214), Frantzia (2.524), Peru (2.439), Argentina (2.223), Txile (2.132) eta Italia (2.000).

2010eko lehen erdian Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneak 660.739 bisita jaso ditu, alegia, hilabeteko batez bestekoa 110.123 da. Sarrera gehien izan duen hilabetea ekaina izan da, 161.289 izan baititu. Garai horretan Graduko azterketa-aldia, datorren ikasturterako ohiko aurreinskripzioko aldia eta Unibertsitatean Sartzeko proba izan dira. Bisita gehien izan duten hurrengo hilabeteak izan dira maiatza (131.897) eta martxoa (104.104). Bisitarien aniztasunari dagokionez, 2010eko lehen sei hilabetetan 340.746 bisitari ezberdin egon ziren. Kopuru handiena ekainean izan zen (74.255).

2010eko lehen erdian kontsultatutako orrialdeak 4.139.625 izan ziren. Ekaina izan zen, berriz ere, kontsultatutako orrialde gehien bildu zituena, ia milioi bat. Aurreinskripzioa, matrikula, gradu berriak, azterketa-egutegiak, graduondoko ofizialak edo Unibertsitate-Gizarte Fundazioa dira, besteak beste, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean bisita gehien jasotzen dituzten atalak.