Joan eduki nagusira

Gizarte Kontseiluak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2010eko aurrekontua onetsi du gaur, guztira 75.917.259,64 milioi euro egiten duena. Kopuru horrekin 1,5 milioi eurotan gehitu da 2009ko aurrekontua, hura 74,4 milioikoa izan baitzen.

Datorren ekitaldiko Aurrekontu proiektuaren Gastuen kapitulu nagusia Langileena da, 51,07 milioi euro egiten duena, eta jarraian Ohiko Ondasun eta Zerbitzuak, 15,39 milioi egiten duena. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2010. urterako aurreikusten diren inbertsioak 7,99 milioi euro egiten dute guztira. Transferentzia arrunten kapituluak 1,3 milioi euro egiten du, aldiz, Finantza-pasiboenak eta Finantza-gastuenak 131.835 euro eta 10.723,24 euro, hurrenez hurren.

Diru-sarrerei dagokienez, kopuru handiena duen kapitulua, Transferentzia arruntena da, 62,8 milioi euro egiten duena; jarraian, Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak, 9,05 milioi, eta ondoren, Kapital transferentziak, 2,7 milioi.Azkenik, Finantza-aktiboen kapituluak 913.500 euro egiten du, eta Ondarezko diru-sarrerak, 277.290,69 euro.

Gizarte Kontseiluak aurrekontua onetsi du Nafarroako Gobernuak langileen gastuari dagokion 1. kapitulua ontzat eman ondoren. Gizarteak, bere sektoreen bitartez, Unibertsitatearen gobernu eta administrazioan parte hartzeko duen erakunde kolegiatua da Gizarte Kontseilua.

Organo horrek eginkizun garrantzitsuak ditu ekonomia gaietan. Izan ere, Unibertsitatearen aurrekontua eta urteanitzeko programazioa onetsi behar ditu eta izaera ekonomikoko jarduerak eta bere zerbitzuen errendimendua gainbegiratu behar ditu. Era berean, bere eskumena da gizarteak Unibertsitatearen finantzabidean lagun dezan sustatzea.