• ES
  • EU
  • EN


[Argitalpenak]

NUP-eko liburu batek 465 nafar buruzagi eta ofizial karlisten biografiak deskribatzen ditu 1833tik 1849ra

Ángel García-Sanzen eta Javier Ruiz Astizen lanak zenbait klixe zalantzan jartzen dituen alderdi berritzaileak aurkitu ditu, adibidez Bergarako Hitzarmenaren kontra zeudela erabat

zoomÁngel García-Sanz (ezk.) eta Javier Ruiz Astiz historialariak bere lanarekin.

Ángel García-Sanz (ezk.) eta Javier Ruiz Astiz historialariak bere lanarekin.

Ángel García-Sanz Marcotegui eta Javier Ruiz Astiz historialariek NUPek argitaratutako “Militares carlistas navarros (1833-1849)” izenburuko liburuan, 465 nafar buruzagi eta ofizial karlisten azalpen biografikoa egin dute. Horrela arma gizon horien bizi-ibilbidean ondorio berriak atera  eta zenbait klixe zalantzan jarri dituzte, adibidez Bergarako Hitzarmenaren (1839) kontra   zeudela erabat. Hitzarmenak amaiera eman zion Zazpi Urteetako gerrari (1833-1839).

Egileek aztertu dute Independentziaren Gerran eta Gerra Errealistan zenbatek hartu zuten parte, eta horien jatorria eta adina 1833an, bai eta karrera militarrean lortu zituzten mugarriak 1839aren ondoren ere. Azkeneko urte horretan erbesteratu zirenak, "hitzarmendutako" pertsona ugariak (Bergarako Hitzarmenaren aldekoak) eta porrot egin zuen "octubrada" delakoan (1841eko pronuntziamendu moderatua, Iruñean), zeinak erbesteratze berria eragin baitzuen, izandako parte hartzea izan dute hizpide. Militar horien lanpostuen berrespenarekin lotutako egoerei buruz aritu dira, baita altxamendu "montemolinistan" delakoan (1846 eta 1849) , Afrikako Gerran (1859-1860) edota azkeneko Karlistaldian (1872-1876) izandako esku-hartzeari buruz.

"Herri karlista"

Aztertutako gizataldearen ia erdia Erdialdean jaio zen, eta horrek "herri karlista" ("grosso modo" aipatu Erdialdekoak) eta gainerako probintziaren artean bereizeta egokia dela berresten du eta Nafarroa osoan karlismoak zuen ustezko nagusitasuna zalantzan jartzera behartzen gaitu. Alde horretatik, egileetako batek,Ángel García-Sanzek, NUPeko Geografia eta Historia Saileko  katedradunak, beste historialari batzuei jarraiki, aipatzen du “Nafarroan karlistak nagusi zirela esan daiteke, baina ez Nafarroa osoa karlista zela, 1936tik aurrera nagusitu den ideia". Bestetik, harrigarria da buruzagi eta ofizial horiek guztiek foruen defentsa ez aipatzea karlismora atxikitzeko arrazoi bezala.

“Militar horiek hezur-haragizko gizon bezala aurkezten dizkigute, zeinek etengabeko aldaketa politiko sakonak egon ziren garai horretan beraientzat eta beren senideentzat garrantzitsuak ziren erabakiak hartu behar izan baitzituzten  —aipatu du Ángel García-Sanzek—. Horrek azaltzen du jarrera desberdinak hartu izana, batzuetan itxuraz kontraesankorrak, eta horrek zerikusi gutxi dauka azaldutako irudiarekin, neurri handi batean osatugabea, eskematikoa delako, hau da, XIX. mendeko erdialdeko hamarkadetan izandako nahasteen eta gorabeheren aurrean bihozgabeak ziren pertsonenak. Lanak berritu egiten du karlista nafarren garai horretako irudia eta antzematen uzten digu karlisten jokaeraren eredu orokorrak,  antzematen uzten digu, alderdi ezezagunak argitzen eta horiei buruzko galdera berriak egiten laguntzen dutenak. Hori guztia posible da, Javier Ruiz Astizek dioen bezala, liburuak azaltzen duelako  “ez soilik karlisten buruzagi ezagunen eta ofizialen ibilbidea, baizik eta, nagusiki, orain arte ezezagunak diren beste askorenak”.

Agirien iturriak

Zazpi Urteetako gerran Nafarroako karlisten tropan 700 bat buruzagi eta ofizial zeuden eta horietatik 465 buruzagi eta ofizialen berreraikuntza historikoa egin da (guztira 9.000-10.000 bat gizon ziren). Horretarako, zenbait agiritegitan, adibidez Segovian (Orokor Militarra), Madrilen (Zerbitzu Historiko Militarra, Historiko Nazionala eta Historiaren Errege Akademia) eta Iruñean (Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, Gotzaitegiarena eta Udalarena) gordeta zeuden dokumentuak aztertu dituzte. Agirien iturri horiei hemerografikoak batzen zaizkie, horien artean, "Gaceta Oficial" delakoa (karlista), "Gaceta de Madrid" delakoa eta iturri bibliografikoak.

“Militares carlistas navarros (1833-1849)” lana NUPeko Historia Bildumako 35. zenbakia da, paperezko formatuan argitaratu da 27 euroko prezioan eta PDF formatuan 20 eurotan. Bertsio digitalaUnibertsitateko "online" dendaneskura daiteke..