Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2024
-
2024(e)ko ekainaren 13a
Gonzalo Reguera Zaratiegui NUPeko doktoregaiak komunikazio hoberenaren saria eskuratu du G-9 Taldearen Doktoretzako XI. Jardunaldietan eta Dibulgazio Zientifikoko VI. Jardunaldietan
Jarduerak G-9 Taldeko unibertsitate guztietako doktoregaiak bildu zituen duela gutxi Murtziako Unibertsitatean
-
2024(e)ko ekainaren 13a
NUPeko Liburutegiak materiala emateko eskatu du rockari buruzko gune bat sortzeko
Inprimatutako materiala, ikus-entzunezko materiala eta sustapen-materiala onartuko ditu etorkizuneko Rockotekaren funtsak aberasteko
-
2024(e)ko ekainaren 12a
Amagandiko edoskitzea, kulturartekotasuna, gaixotasun arraroak edo Nafarroako Pirinioen egoera dira NUPeko Udako Ikastaroen gaiak datorren asterako
Monografiko horietan izena emateko epea zabalik dago, eta horiek guztiak jasotzen dituen webgunearen bidez egiten ahal da
-
2024(e)ko ekainaren 12a
Heldu den astelehenean, NUPen, Europako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzak aztergai
Jardunaldi batek klub komunitarioaren etorkizuneko erronkak ere aztertuko ditu zenbait esparrutako espezialisten eskutik
-
2024(e)ko ekainaren 12a
Aurkeztu diren ikasleen % 98,41ek gainditu dute Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa
Nahitaezko fasean matrikulatutako 3468 ikasleetatik, 55 baizik ez dira proba gainditu ez dutenak, eta 7 ez aurkeztea erabaki dutenak
-
2024(e)ko ekainaren 12a
NUPeko langile eta ikasleek bat egin dute Palestinaren aldeko Unibertsitate Sarearekin, zeina 40 campusek baino gehiagok osatzen baitute
Aliantzaren lehen ekintza izan da Francesca Albanese NBEk Palestinako lurralde okupatuetako giza eskubideetarako duen errelatorearen hitzaldia, zeinean egoera “genozidiotzat” jo baitzuen
-
2024(e)ko ekainaren 11a
NUPek mahai-inguru bat antolatu du emakumeen kontrako indarkeria-kasuak ezagutzen dituztenek salaketetan duten zeregina aztertzeko
“Portaeraren Ekonomia eta Garapena” ikerketa-taldeak bultzatu du eztabaida. Ariadna García da taldearen burua.
-
2024(e)ko ekainaren 11a
XXI. mendeko Administrazioaren eraikuntza du aztergai NUPek eta Nafarroako Gobernuak funtzio publikoari buruz antolatu duten jardunaldi batek
Gaur, asteartea, ekainak 11, erakunde akademikoaren Sario eraikinean egiten ari dira saio eta mahai-inguruak
-
2024(e)ko ekainaren 11a
Aste honetan, NUPen Tuterako campusean, hiru herrialdetatik etorritako zenbakizko analisiko espezialista batzuk elkartuko dira
“Zenbakizko Tutera” topaketak gorazarre eginen dio Francisco Javier Sayas sustraiak Nafarroan zituen Aragoiko ikerlariari, zeina 2019an hil baitzen.
-
2024(e)ko ekainaren 11a
Nafarroako Unibertsitate Publikoko fakultate eta eskoletako arduradun berriak hautatu dituzte
Hauteskundeak maiatzaren 15ean egin ziren, eta hautetsien behin betiko aldarrikapena, berriz, maiatzaren 21ean
-
2024(e)ko ekainaren 10a
Castejongo DBHIko, Iruñeko Cuatrovientos IIko eta Miranda de Ebroko Fray Pedro de Urbina BHIko ikasleek NUP bisitatu dute
Jerónimo de Ayanz eraikina ezagutu dute, erakunde akademikoaren sei ikerketa-institutuen eta “spin-off-en” egoitza
-
2024(e)ko ekainaren 10a
NUPen diseinatu den aerosorgailuak monitorizatzeko sistema batek hobekuntza ekonomiko eta teknikoak ditu
% 75 murrizten du beharrezkoak diren sentsoreen kopurua, eta modu optimoan kokatzen ditu, Julen Bacaicoa ingeniariaren doktoretza-tesiaren arabera