• ES
  • EU
  • EN


[Nazioarteko harremanak]

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 37 herrialdetan nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzen ari diren 256 ikasleri harrera egin die

Julio Lafuente errektorea buru izan duen ekitaldian Rural Kutxak ikasleei ematen dizkien bekak eman dira

Dokumentazio gehigarria:

 
zoomIkasleak agintariekin batera.

Ikasleak agintariekin batera.

Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea buru izan da 256 ikasleri harrera egiteko ekitaldian ostiral honetan, abenduaren 28an. Ikasle horiek, 146 emakume eta 110 gizon, ikasturte honetan parte hartzen ari dira nazioarteko mugikortasun programetan, 37 herrialdetan. Zehazki, 195 ikasle Erasmus programakoak dira; 29 Virrey Palafoxkoak; 18 Aldebiko Hitzarmenetakoak; 8 ISEP USAkoak; 5 Martín de Radakoak; eta 1, Fórmula Santander programakoa.

Sario eraikineko Fernando Remacha Aretoan egin den ekitaldian, ikasleek Unibertsitateekin trukea egiteko Rural Kutxako bekak jaso dituzte. José Luis Barriendo Antoñanzas Nafarroako Rural Kutxako buruak bi motatako txartelak eman dizkie, atzerrian ikasturte osoa eman dutenei eta seihilekoa eman dutenei, beka horiek zenbateko ezberdina baitute. Ekitaldiaren mahaiburuan egon da Javier Casalí Sarasíbar Lankidetzarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea.

zoomikasle batek bere txekea jaso du Julio Lafuente errektorearen eskutik.

ikasle batek bere txekea jaso du Julio Lafuente errektorearen eskutik.

Ikasleak 37 herrialdetako unibertsitateetan ikasten ari dira, gehienak Europan. Honako hauek dira, hurrenez hurren, ikasle gehien jasotzen dituzten herrialdeak: Italia, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Polonia, Belgika, Austria, Portugal, Suedia, Britainia Handia, Txile eta Mexiko. NUPeko ikasleak hartzen dituzten gainerako herrialdeak dira Argentina, Australia, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txina, Hego Korea, Danimarka, El Salvador, Eslovenia, Finlandia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Japonia, Letonia, Lituania, Norvegia, Peru, Txekiar Errepublika, Suitza, Turkia eta Uruguay.


Erasmus, talderik handiena


Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle izanda, ikasketak atzerrian egiten ari diren 195 ikasleetatik, gehienak Erasmus programan parte hartzen ari dira, izan ere, Europar Batasunaren prestakuntza proiektu bat lankidetzarako unibertsitate eremuan.

Garrantziari begira bigarren programa Virrey Palafox da, Latinoamerikako unibertsitateekin ikasle trukea egiteko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekimen berekia. Ikasturte honetan 29 ikasle parte hartzen ari diren programa horren bitartez, ikasketen zati bat Iberoamerikako unibertsitate batean egin daiteke, bermea izanik aldi horretan erdietsitako kredituak onartuko dituztela itzulitakoan.

NUPeko nazioarteko mugikortasuneko beste programetako bat aldebiko hitzarmenak dira, Estatu Batuetako, Australiako, Erresuma Batuko edo Kanadako hainbat unibertsitaterekin sinatutakoak, eta horietan 18 ikaslek parte hartzen dute. Programa horiei ISEP USA programa gehitzen zaie, AEBetako unibertsitateekin trukeak egiteko, ikasturte honetan 8 ikasle dituena. Azkena Martín de Rada programa da. Ikasturte honetan bost ikasle daude programa honetan, zeinean sartzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Asiako hainbat unibertsitateren arteko aldebiko hitzarmenak.