Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2024
-
2024(e)ko ekainaren 7a
NUP-eko itzultzaile bat eta irakasle bat, Euskaltzaindiko urgazle berriak
Fernando Rey Euskararako Atal Teknikoaren burua eta Ekaitz Santazilia irakasle eta ikertzailea Euskaltzaindiko kide dira
-
2024(e)ko ekainaren 6a
Toki guztiak bete dira Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) laguntzetarako proposamenak prestatzeko NUPen egin den jardunaldi batean
35 izangaiek beren ideien berri eman zuten FECYTek antolatutako ekitaldi batean, zeina Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren mende baitago
-
2024(e)ko ekainaren 6a
NUPek bere posizio globala hobetu du 2024ko CYD rankingean, Espainiako unibertsitateen artean 19. postutik 13. postura igaro baita
Sailkapenak bost bloketan biltzen ditu bere 36 adierazleak. irakaskuntza, ikerketa, transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko garapenari egindako ekarpena
-
2024(e)ko ekainaren 6a
Nafarroako Kimika Olinpiadaren sari-banaketa egin da NUPen
Krys Ruiz Navarro Villoslada BHIko ikasleak irabazi zuen lehiaketa, eta haren atzetik sailkatu ziren Arnaldo Belzunce (El Redín ikastetxea) eta Macies Jan Plewa (Basoko BHI)
-
2024(e)ko ekainaren 5a
Ia 700 lagun joan dira Iruñeko eta Tuterako “UPNA Show” bakarrizketa zientifikoen ikuskizunera
NUPeko hamahiru ikertzailek hartu zuten parte Tuterako Gaztambide Antzokiko eta Iruñeko Baluarteko ikuskizunean
-
2024(e)ko ekainaren 5a
NUPeko Psikologia Graduko ikasleek errealitate birtualak beren prestakuntzan eskaintzen dizkien aukerak ezagutu dituzte
Irakaskuntza Berritzeko Proiektu baten barruan egin da jarduera, eta Esperanza Bausela Herreras irakaslea da haren arduraduna
-
2024(e)ko ekainaren 4a
NUPeko errektoreak harrera egin dio unibertsitateko abesbatzari, bigarren postuan sailkatu baitzen Enpresa Abesbatzen Lehiaketan
Taldeak lehiaketako bi lanak interpretatu zituen Errektoretzako eraikinean, Soforak eraikinean eta Ikasgelategian
-
2024(e)ko ekainaren 4a
Osotara 4.036 ikaslek eginen dute gaurtik ekainaren 6ra bitartean Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (USEa) NUPen
Aurtengo berritasun nagusia da lehen aldiz sartu direla LOMLOEn dauden Batxilergoko modalitateetako ikasgaiak
-
2024(e)ko ekainaren 4a
NUPek Irakasleen Bikaintasun Sariak eman ditu irakasleek zenbait arlotan egindako lana aintzatesteko
Edizio honetan 16 ikertzaile saritu dira guztira
-
2024(e)ko ekainaren 3a
56 ikaslek hartu dute parte Tuteran NUPeko Fisioterapia Graduaren XI. promozioaren graduazio-ekitaldian
Martin Larraza errektoreordea, Ana Bays dekanordea eta Ana San Juan Sáenz promozioaren amabitxia izan ziren ekitaldiaren buruak
-
2024(e)ko ekainaren 3a
250 lagun izan dira graduatu zireneko 25. urteurrena aurten duten NUPeko ikasleen promozioekin egindako topaketan
Harrera Ikasgelategiko Arrainontzian egin zen, eta gero eskolak jaso zituzten ikasgelak bisitatu zituzten ikasle ohiek
-
2024(e)ko ekainaren 3a
NUPeko ingeniaritzako bi gradutako ikasleek minisumoa egiten duten robotak diseinatzeko lehiaketa batean parte hartu dute
Teknologia Elektronikoko Katedrak eta IEEE Sensors Council ingeniaritzako elkarteak antolatutako lehiaketako elektronikari buruzko jardunaldi baten barruan egin zen lehiaketa