Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berdintasun Plana kudeatzeko batzordeak

Zuzendaritza Batzordea  

Berdintasuneko Zuzendaritza Batzordea gogoetarako eta parte-hartzeko foroa izateko osatu da, honako hauen partaidetzarekin: hiru unibertsitate kolektiboetako (irakasle eta ikertzaileak, TEKAZELak eta ikasleak) ordezkariak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eremuan ezagutza eta ibilbide aintzatetsia duten pertsonak, eta NUPeko zerbitzu, ordezkaritza-organo eta lan-organoak zeharka ordezkatzen dituzten pertsonak. Gainera, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren zuzendaritzako ordezkari batek ere parte hartuko du. Batzorde hau arduratuko da NUPen berdintasun politikak behar bezala ezartzen direla bermatzeaz. Funtzio hauek izanen ditu, besteak beste: aholkularitza, ekintzak proposatzea, urteko plangintzen garapen mailaren jarraipena eta kontrastea egitea, eta Berdintasun Planaren ebaluazioaren emaitzak ezagutzea. Ideiak eta iritziak trukatzeko foro bat ere izanen da, neurri horiek unibertsitateko zerbitzu eta zentroetan ezartzea bultzatze aldera.

Batzorde Betearazlea 

Plana gauzatzeko ardura duten errektoreordetzetako eta zerbitzuetako arduradunek osatuko dute Berdintasuneko Batzorde Betearazlea. Izaera teknikoa eta operatiboa izanen du, eta Berdintasun Plan honetako neurriak zehazteaz eta martxan jartzeaz arduratuko da, bere urteko programazioen bitartez. Urteko programazioak prestatzeko lanaren barnean, ekintzak proposa ditzake diagnostikatzeko, plangintza estrategikoa egiteko, ebaluatzeko eta egutegia zehazteko. Batzorde horren ardura izanen da urteko jarraipen-txostenak egitea.