Nafarroako Unibertsitate Publikoko Berdintasunerako Unitatea 2009. urtean hasi zen lanean Gobernu Kontseiluak hala erabaki ondoren.
NUPen II. Plan Estrategikoaren (2005-2008) jarraibide hauei erantzuten die: ”prestakuntzarako gai guztiei dagokienez erantzun egiten die eta aurrea hartzen die gizartearen beharrei, eta horrez gain lehentasuna ematen die honelako balio jakin batzuk transmititzeari: ideiei zor zaien begiramena, tolerantzia, ekitatea eta elkartasuna, bakearen kultura, pentsamendu askatasuna, jasangarritasuna, genero berdintasuna edo kulturen arteko elkarrizketa”, eta oinarritzat hartzen du 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoa, zeinak aldatu egiten baitu 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa: “unibertsitate guztiek edukiko dute, beren antolamendurako egituren artean, Berdintasunerako Unitate bana emakumeen eta gizonen arteko parekotasun printzipioarekin zerikusia duten funtzioak garatzeko”.