Hasiera > Berdintasunerako Unitatea > Genero indarkeriaren prebentzioa
2010. urtean 15 urte bete ziren Pekinen Emakumeari buruzko Munduko Laugarren Konferentzia egin zenetik. Hartan ezarri zituzten zenbait estrategia eta neurri desagertarazteko emakumeen eta nesken aurka betikotu diren indarkeria modu guztiak.
Emakumeen aurkako indarkeria oraindik bada emakumeen eta gizonen arteko bereizkeriaren adierazpen gordinena; izan ere, emakume izateagatik bakarrik erasotzen zaie emakumeei, askatasuna, errespetua eta erabakitzeko gaitasuna izateko gutxieneko eskubideen jabe ez direla uste baita. Hortaz, berdin da zein modutan, indarkeria jasaten duen emakume batek nekez hartuko du parte bizitzaren dimentsio guztietan, hau da, dimentsio politikoan, sozialean, kulturalean eta lan munduan, gizonezkoek bezalako edo indarkeria jasaten ez duten emakumeek bezalako baldintzetan.
Dudarik gabe aurrerapenak egin badira ere, bere horretan dirau emakumeen aurkako indarkeriak eta eragina izaten du bere modu ezberdinetan gazteenengan ere bai, eta are unibertsitateko ikasleengan. "Violencia de género en las universidades españolas” izeneko ikerketa baten arabera, inkesta egin zuten % 65ek ezagutzen dute edo jasan izan dute genero indarkeriazko egoeraren bat unibertsitatean; hala ere, % 13k soilik aitortu zuen argi eta garbi.
(Emakumeei)
Ez diet opa gizonezkoak beren mende izatea, baizik eta beren burua beren mende izatea"
Mary Wollstonecraft