Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

NUPeko ikasleak

Doktoretzako nazioarteko mugikortasuna

Xedea

NUPeko doktoretzako ikasleak aukeratzea 2018-2019 ikasturtean Erasmus + mugikortasun programan parte har dezaten. Atzerriko goi mailako irakaskuntzarako instituzio batean egiten ahalko dute egonaldia, eta ikasketen kredituak aitortu eginen zaizkie.

Iraupena: 3 hilabete gutxienez, eta 2019ko irailaren 30ean amaitu beharko da beranduenez.

Destinoak

Ikaspostuen eskaintza

Hartzaileak eta bete beharreko baldintzak

  • 2018-2019 ikasturtean NUPen arduraldi osoan matrikulatutako doktoretzako ikasleak, edo NUPeko doktoretza-programa batean onartutakoak. 
  • Eskaera egiterakoan, dagokion programaren batzorde akademikoak ikerketa-plana onartu izana.

Egonaldi horien jakintza-arloak NUPen eta destinoko unibertsitateen artean adostutakoak izanen dira. Eskainitako ikaspostuak eranskinean daude jasoak.

Aurreko urte bateko mugikortasun lehiaketa batean postu bat lortuta hari uko egitea erabakiz gero, ezarritako epetik kanpo egin ez izana.

 Aurretik ere Erasmus+ programan parte hartu badu, guztira ezin izanen ditu 12 hilabete baino gehiago igaro Erasmus+ mugikortasun egonaldietan (3. zikloan).

Lehentasun hurrenkera: espediente akademikoa eta hizkuntza. Xehetasun gehiagorako, kontsultatu oinarriak.

Eskaera

Epea: 2018ko irailaren 4tik 7ra (azken eguneko 14:30 arte)

Tokia: NUPen erregistroa (Iruñeko eta Tuterako campusak).

  •  Eskabidea
  • Egin beharreko jardueraren memoria laburra
  • Destinoko unibertsitatearen gonbidapen edo onespen gutuna (egonaldia egin ostean aurkez daiteke)
  • Tesiaren zuzendariaren onespen gutuna
  • Hizkuntzaren ziurtagiria

Ikaspostuen esleipena

  1. Onartuen behin-behineko zerrenda (2018ko irailak 12)
  2. Behin betiko zerrenda (irailak 18). Akta

Ebazpena Eranskina

Informazio gehiago

Ebazpena

Deialdiaren oinarriak