Hasiera > Ikertzaileen Gau Europarra > Gau Europarra > Aurreko edizioak > 2023 > Zientziazko dastaketak
NUPen ikertzen diren hainbat produkturen dastaketa gidatuak.
Ikerketa institutua:
Nekazaritza eta Elikagaien Katearen Berrikuntza eta Iraunkortasun Ikerketarako Institutua (IS-FOOD )
Tokia: Civican
Eguna: irailak 29, ostirala
Saioak: 17:00 | 17:30 | 18:00 eta 18:30
Aforoa: 25 lagun
Garaiotan elikagaiak xahutzea da nekazaritzako elikagaien industriaren problema handietako bat. Hori horrela, BIRBIZIn, industria horretan gutxiegi erabilitako azpiproduktuei beste erabilera bat emateko egiten dute lan, eta norabide horretako ikerketa egiten, abiapuntu harturik produktu ekologikoak eta jasangarriak, eta zero hondakin sortzeko helburuz:
Gaztagintzan, gazta egitean sobera gelditzen den likidoa oso kutsakorra da, eta, beraz, BIRBIZIn hari beste aplikazio eta erabilera batzuk bilatzen ari dira, produktu horiei bigarren bizitza bat emateko.
Bestalde, olioaren industrian, olibatik olioa atera ondoren oliba-hondarrei geratzen zaien soberako likidoa erabiltzen dute: olio-zuku urtsua.
Eta zukuen industrian, laranjaren azala eta mamia produktu berriari beste zapore bat emateko eta antioxidatzaileak emateko erabiltzen ahal da.
Horrekin, edari-dastatzaileek bakterio ugariko azpiproduktuak dastatuko dituzte, tartean jogurtaren bakteriodunak –onak dira mikrobiotarako–, laranjaren C bitamina ere badutenak –olio-zuku urtsuaren antioxidatzaile ugari ditu–.
IKERTZAILEA
Iosune Cantalejo |