Lantegiak proposatzen ditugu, joera diferenteko esperimentu eta proba zientifikoak egiteko aukera emango dizutenak, NUPeko ikertzaileen eskutik;
Ikerketa institutua: Biologia Aplikatuko Diziplina Anitzeko Ikerketa Institutua (IMAB)
Eguna: irailak 30, ostirala
Saioak: 16:00 | 18:00 (euskaraz)
Iraupena: 1,5 ordu
Aforoa: 15 lagun
Ekarri zure etxeko zabor organikoa (ontzi marroia) eta arropa erosoa. Konposta neurtu, eta zetabetik pasatuko dugu; konpostezko teak egin, eta landare edergarriak landatuko ditugu. Arratsalde atsegina pasako duzu, eta, gainera, etxera eramango dituzu zure konposta, zure ongarri organiko likidoa eta zure loreontziak, lore eta guzti. Horrela, zure etxeko landare eder eta osasuntsuak ikusten dituzun bakoitzean, aise oroituko zara zer gauza erraz eta politak egiten ahal diren zenbaitek zabor deitzen duten horrekin. Landareak, nahiago baduzu, Praktiketarako Etxaldeko berotegietan uzten ahal dituzu.
NUPen, azken urteotan, jantokiko sukaldeko hondakin organikoak aprobetxatzen ditugu, eta, konpostaje komunitarioaren bitartez, ongarri organiko bihurtzen ditugu gerora barazkiak eta loreak lantzeko. Gainera, campusean berean egiten dugu hori, zaborra biltzeko eta garraiatzeko kamioi handien premiarik gabe. Lan zentzuzkoa, jasangarria, erraza, segurua eta merkea! Konposta egiteko prozesua nolakoa den eta konposta nola egiten den ikastea erraza da. Aprobetxatu KANPUSTAJE proiektua ezagutzeko aukera.
Elkartzeko gunea: NUP. Arrosadiko campusa. Ikasgelategiko kafetegiko atea
IKERTZAILEA
![]() |
![]() |
Natxo Irigoien Ekonomia Zirkularra + profila ikusi |