Lantegiak proposatzen ditugu, joera diferenteko esperimentu eta proba zientifikoak egiteko aukera emango dizutenak, NUPeko ikertzaileen eskutik;
Tokia: Civican
Eguna: irailak 30, ostirala
Saioak: 17:00 | 18:45
Aforoa: 8 lagun
BETEA
Esperimentaziozko tailer honetan nanomaterial eta mikroerreaktore berriak sintetizatuko ditugu, konbinatuz gero artifizialki gaitasuna dutenak landareen moduan airetik CO2-a bildu eta argiaren bidez hura mantenugai bihurtzeko. Hala, erregai berriztagarriak lortuko ditugu, aldaketa klimatikoari eta krisi energetikoari aurre egiteko estrategia gisa baliatzen ahal direnak.
Sintetizatuko ditugun material porotsuek landareetako zelulen funtzio antzekoa betetzen dute; airetik CO2-a bildu, eta hura konposatu erabilgarri bilakatzen dute, kasu honetan metano, eta hala karbono aztarna neutroa duten erregaiak eskuratzen ahal dira.
Mikroerreaktoreak ere fabrikatuko ditugu, eta “hosto” moduko horietan txertatuko ditugu gure material aktiboak, CO2-a biltzeko eta eraldatzeko erreakzioak egiteko. Erreaktoreari 3D inprimaketaren, nanopartikulen inpregnazioaren eta erreaktoreen zigilatzearen bitartez emanen diogu forma.
Informazio gehiago Instagramen @mofox_project
![]() |
![]() |
Ikerketa institutua: Material Aurreratuetako eta Matematikako Institutua (INAMAT2)
IKERTZAILEAK
![]() |
![]() |
Ismael Pellejero Ingeniaritza Kimikoa + profila ikusi |
Fernando Almazán Industria Ingeniaritza + profila ikusi |