Lantegiak proposatzen ditugu, joera diferenteko esperimentu eta proba zientifikoak egiteko aukera emango dizutenak, NUPeko ikertzaileen eskutik;
Ikerketa institutua:Biologia Aplikatuko Diziplina Anitzeko Ikerketa Institutua (IMAB)
Tokia: Civican
Eguna: irailak 30, ostirala
Saioak: 17:00 | 18:30
Aforoa: 20-25 lagun
Nafarroako sagar tradizionalen barietateen dastaketa, Unibertsitateko Germoplasma Bankuan kontserbatu direnak. Gure lurraldeak tradizio luzea du sagarrondo laborantzan; mendeetan zehar landatu izan dira hemen ustiapen txikietan eta baratzeetan. Hala ere, gaur egun, sagarraren ekoizpena laborantza intentsibora eta ekoizpen handira egokitutako barietate gutxi batzuetan kontzentratzen da. Eskaintza hain modu drastikoan murrizteak hainbat barietate alde batera uztea ekarri du (adibidez: De Mine, tomate sagarra, muxika sagarra, baztandarra, Botille edota Manyaga barietateak). Gaur egun ohituta gauden horretatik oso bestelako zapore eta sentsazioak eman diezazkigukete. Jarduera honetan ondare begetal honen kontserbazioari eta haren inguruan egindako ikerketei buruzko aurkezpena eginen da. Amaieran, bilduman kontserbatutako barietate batzuk dastatzeko aukera egonen da.
IKERTZAILEAK
![]() |
![]() |
Carlos Miranda Nekazaritzako Ingeniaritza + profila ikusi |
M. Jesús Laquidain Nekazaritzako Ingeniaritza + profila ikusi |
![]() |
![]() |
Jorge Urrestarazu Nekazaritzako Ingeniaritza + profila ikusi |
Sara Crespo Nekazaritzako Ingeniaritza + profila ikusi |