Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

2022

Lantegiak proposatzen ditugu, joera diferenteko esperimentu eta proba zientifikoak egiteko aukera emango dizutenak, NUPeko ikertzaileen eskutik;

Partes de este texto:

Emotional Films: ordenagailu batek identifikatzen ahal ditu zeure emozioak?

 

Tokia: Civican

Eguna: irailak 30, ostirala

Saioak: 17:00etatik 21:00ak arte. Saio irekia

 

 

 

 

 


Emotional Films proiektuaren lantaldeak adimen artifizial bidezko emozio detektagailu bat eta gure portaera eta erabakimena ulertzeko gai diren neuromarketineko ekipamenduak azalduko ditu, eta publikoaren eskura jarriko. Etorri eta probatu!

Adimen artifizialaren bidezko emozio detektagailua

Eguneroko bizitzan adimen artifizialez inguratuta gaude. Baina, jabetzen al zara ordenagailu bat gauza dela zure emozioak unean-unean detektatzeko? Emotional Films adimen artifizialeko lantaldeak prototipo bat garatu du aurrean duen pertsonaren emozioa nahiz adinari eta generoari buruzko informazioa automatikoki hautemateko. Animatu eta probatu!

Teknologia hori entrenatzeko, datu-base handi-handi bat sortu dugu adin, genero eta arraza orotako pertsonen argazkiez. Horrela, adimen artifizial objektiboa sortzen ari gara. Datu-base hori elikatzen lagundu nahi baduzu, Ikertzaileen Gau Europarrean “zientziarentzat aurpegi-emaile” modu errazean nola izaten ahal zaren azalduko dizugu.

Neuromarketineko ekipamenduak

Neuromarketina edo “kontsumitzailearen neurozientzia” garuna ikertzen saiatzen da kontsumitzaileen portaera ulertzeko: zer erabaki hartzen dituzten, zeri jartzen dioten arreta eta zer emozio izaten dituzten. Horretarako, teknika eta tresna jakin batzuk erabiltzen dira erantzun fisiologikoen datuak biltzeko, eta horietaz baliatzen gara Emotional Films proiektuko Marketin Taldean.

Ikerketa institutua: Smart Cities Institutua (ISC)

IKERTZAILEAK

Mikel Galar
Ingeniaritza
Informatikoa
+ profila ikusi
Daniel Paternain
Ingeniaritza
Informatikoa
+ profila ikusi
Iñaki Hulsman
Ingeniaritza
Informatikoa
+ profila ikusi
Raquel Chocarro
Empresen Kudeaketa
+ profila ikusi
Álvaro Saavedra
Empresen Kudeaketa
+ profila ikusi
Mónica Cortiñas
Empresen Kudeaketa
+ profila ikusi
Ignacio Hernandez
Ingeniaritza
Informatikoa
+ profila ikusi
Álvaro Donamaría
Ingeniaritza
Informatikoa
+ profila ikusi
 
Ruben Pascual
Ingeniaritza
Informatikoa
Ibon Escartín
Ingeniaritza
Informatikoa
Javier Díaz
Ingeniaritza
Informatikoa
 

2024KO PROGRAMA

OTAMEN BAT GAUA BAINO LEHEN. ENTZUN PROTAGONISTEI!

Kultura Zientifikoaren Unitatea
Sekuoia eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 84 08
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@cultUPNA