• EU
  • ES

Ikasketa eskaintza

Unibertsitateak bere Estatutuetan (1995 eta 2003) euskarazko irakaskuntza jaso eta eskaintzeko eskubidea aitortzen du. Bere hasieratik Irakasletza Diplomatura Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza berezitasunetan dena euskaraz eskaini du, baita titulazio ezberdinetako irakasgai batzuk ere.

Euskararen Plan Estrategikoa 2007-2009-ren onarpenaz geroztik unibertsitatean irakasten diren titulazioetan euskarazko irakaskuntza nabarmenki handitzen da, titulazio bakoitzari dagokion hizkuntzaren ezagutza zehatzerako balio duten irakasgaiak hautatuz.

Berriki ezarri den Europako Unibertsitate Eremuarekin batera (EUE) titulazio guztietan euskarazko irakaskuntza birdiseinatu egin da. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Irakasleen Graduak euskaraz irakasten dira eta gainontzeko graduetan euskarazko irakasgaien eskaintzak jakintza bereko adarreko titulazioen arteko zeharkakotasun irizpideari nagusiki jarraitzen dio, EUEri egokitutako gradu berrien lehen seihilekoen berezko ezaugarria dena.

Euskarazko irakasgaien eskaintza 2022/2023 ikasturterako:

Graduen euskarazko eskaintza

Masterrak

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa

Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian