• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Irakaskuntza euskaraz > Irakaskuntzarako gaiak euskaraz

Irakaskuntzarako gaiak euskaraz

Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskolak euskaraz emateko, delako irakasgaiari buruzko material espezifikoa prestatu behar izaten dute irakasleek, eta sarri askotan material hori ez dago euskaraz, eta itzuli behar izaten da.

Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzak euskaraz irakasteko materiala euskaratzeko daukan zerbitzua zabaldu egin du, eta euskaraz irakasteko materiala zuzentzeko eta berrikusteko zerbitzuak eskainiko ditu, baita hizkuntza aholkularitzakoa ere euskararako.

Berrikuntza da itzulpen zerbitzurako deialdi bakar bat egonen dela urte osorako, eta ez direla epeak ezartzen materiala jasotzeko.

Zerbitzua erabili nahi duzuen irakasleek erantsia duzuen inprimakia aurkeztu beharko duzue, euskarri digitalean nahitaez eta behar bezala betea, itzultzea, zuzentzea edo berrikustea nahi duzuen materialarekin batera, eta helbide elektroniko honetara bidali:

itzulpenak.irakaskuntza@unavarra.es

Oharrak: Irakasmateriala euskaratzeko, zuzentzeko edo berrikusteko eskaera egin aurretik gomendatzen dizuegu NireIkasgelategiaren “Irakasmateriala” izeneko fitxan ikustea zein diren dagoeneko itzuliak dauden dokumentuak, baita beste unibertsitate eta erakundeetako euskarazko materialak ere, gure unibertsitateko euskara webgunean, “Irakaskuntza euskaraz” atalean. Halaber itzultzaile eta zuzentzaileek beren lana egiteko behar duten denbora oso kontuan hartzeko, behar duzuenerako garaiz eskura dezazuen materiala.

 

Beste erakunde batzuetako euskarazko materiala

Bestalde, ondoko esteka hauetan unibertsitate zein erakunde ezberdinen euskarazko materiala kontsulta edo eskura daiteke: