Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

Eskuratu ezazu prestakuntza Bigarren Hezkuntzako edozein etapatako irakasle izateko: DBH, Batxilergo edo Lanbide Heziketako irakasle izateko (LH), bai eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan euskara, ingelesa, frantsesa edo espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasteko ere (ELE). 
Master honek lanbide hauetan aritzeko gaitasuna ematen du: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle, eta hizkuntza irakasle (ECI/3858/2007 Agindua, 2007ko abenduaren 27koa).

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 10 ods 11 ods 16 

 

Zergatik ikasi Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra?

  • Praktikak egiteko modua izanen duzulako ikastetxe publiko eta itunpekoetan.
  • Kualifikazio eta prestigio akademiko handiko irakasleak izanen dituzulako, sektore publiko nahiz pribatuko profesionalak direnak. 
  • Modua emanen dizulako Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako oposizioetan parte hartzeko.
  • Irakasle aritzeko gaitasuna ematen duelako, eta kualifikazio handiko profesionalak prestatzen dituelako hezkuntza-sistemarentzat.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterrean?

  • Espezialitate hauek egiteko, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo gradu batetik: 
    • Biologia eta Geologia 
    • Fisika eta Kimika
    • Geografia eta Historia
    • Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa
    • Atzerriko Hizkuntza: Frantsesa 
    • Gaztelania eta Literatura 
    • Euskara eta Literatura
    • Matematika
    • Hezkuntzako Orientazioa
    • Gorputz Hezkuntza
    • Prozesu Sanitarioak
  • Espezialitate hauek egiteko, diplomatura, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko batetik:
    • Teknologia
    • Ekonomia eta Enpresen Kudeaketa

      Espezialitate jakin batzuk egiteko, Lanbide Heziketako espezialitateak gehienak, diplomatura, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko bat behar da. Bigarren Hezkuntzako edozein irakasgaitako irakasle izateko (mugarik gabe), berriz, gradu baliokide batera egokitu behar da titulua beste bideren batetik, ez master honen bidez. Goi mailako titulazio bat dutenek (lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo horien baliokide den gradu bat) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko espezialitateak egiten ahalko dituzte, trebakuntza osagarririk gabe. 
  • Euskara, Frantsesa eta Ingelesa espezialitateetarako, aldiz, bi baldintza hautako bat bete behar da: 
    • Euskal Ikasketen, Ikasketa Frantsesen edo Ingelesen Gradua izatea edo Euskal Filologiako, Filologia Frantseseko edo Ingeleseko edo Itzulpengintzako eta Interpretazioko Lizentziatura izatea (Frantsesa edo Ingelesa).
    • Beste gradu, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bat izatea eta honako bi baldintza hauek betetzea batera:
      • C1 maila edo handiagoa egiaztatzea Euskaran, Frantsesean edo Ingelesean ziurtagiri ofizial baten bidez.            
      • 60 ECTS egiaztatzea Euskal Filologian, Filologia Frantsesean edo Ingelesean, edo edukien proba bat gainditzea dagokion espezialitatean.
         

Zertan egiten ahalko dut lan Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

Hezkuntza Ministerioak arautzen du zer baldintza bete behar diren irakasle izateko DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta Bigarren Hezkuntzako irakaskidegoetako espezialitateetan. Hona hemen gaur egun indarrean dauden legeak: 

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7305)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 728)

Sarbidea eta onarpena   

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena. 

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Matrikula

Graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleak onartuko dira, ez besterik.

Masterraren irizpide espezifikoak

Atzerriko hezkuntza-sistema bateko titulazio batetik master honetara sartzeko, tituluak homologatua egon beharko du.

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena.

Atzerriko hizkuntza baten B1 maila edo hortik gorakoa.

Ikasleek ziurtagiri ofizial baten bidez egiaztatu beharko dute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako B1 maila edo hortik gorakoa dutela atzerriko hizkuntza batean.  
Ez dute halakorik egiaztatu behar NUPen graduatuatkoek, baldin eta beren espediente akademikoan jasoa badago beharrezko hizkuntza-gaitasuna lortu dutela masterrean sartzeko bidea eman dien graduaren titulua lortzeko.

 Aleman, frantses eta ingeles maila egiaztatzeko onartutako ziurtagiriak.

Halaber, ingelesa, frantsesa, alemana edo italiera hitz egiten den herrialde bateko unibertsitate-tituludunen kasuan, onartu eginen da C1 maila dutela ikasketak egin dituzten hizkuntzan. Hortaz, ez dute egiaztagiri gehigarririk aurkeztu beharko.

Hautatutako aukeren ordena

Masterreko aurreinskripzio prozesuan 2 espezialitate aukeratzen ahalko dira.  Horretarako, 2 aurreinskripzio egin beharko dituzu: lehenik, aukeratu duzun lehenbiziko espezialitatean, eta gero, hurrengoan.  Aurreinskripzioen ordena kontuan hartuko da ikasleak masterrean onartzeko prozesuan, eta espezialitate bakoitza lehenbiziko aukera gisa hautatu duten ikasleei emanen zaie lehentasuna.

Beraz, espezialitate bakoitzean: lehenik eta behin, bi taldetan sailkatuko dira ikasleak: talde batean, espezialitate jakin bat lehenbiziko aukera gisa hautatu duten ikasleak sartuko dira; bigarren taldean, berriz, espezialitate hori bigarren aukera gisa hautatu dutenak. Gero, talde bakoitzean, beherago zerrendatutako irizpideen arabera ordenatuko dira ikasleak, eta, irizpide bakoitzaren barrenean, espediente akademikoaren arabera. Beharrezkoa balitz, curriculum vitaea erabil liteke ebazteko elementu gisa.

Lehentasun ordena ikasleak masterrean onartzeko
Espezialitate bakoitzean, irizpide hierarkizatu hauek ezarri dira:

1. lehentasuna: titulazioa.
Hautagaiak beren jatorrizko titulazioaren arabera ordenatuko dira, eta, baliokideak diren titulazioen kasuan, espediente akademikoaren arabera. Begiratu taula orientagarria beherago (“Lehentasun ordena titulazioen arabera” izenekoa).

2. lehentasuna: espezialitateko 60 kreditu eginak izatea.
Jatorrizko titulazio batek ez badu balio espezialitate jakin batean zuzenean sartzeko, ikaslea hautagai egokitzat hartuko da baldin eta ikasleak espezialitateko ikasgaietan gutxienez 60 kreditu egin dituela egiaztatzen badu.

3. lehentasuna: edukien proba.
Aurreko bi irizpideetako bat ere betetzen ez duten izangaiek edukiei buruzko proba bat egiten ahalko dute espezialitate batean sartzeko. Irizpide hori aurreinskripziorako 3. epean baino ez da erabiliko.
Edukien proba (Frantsesa, Euskera eta Literatura, Matematika berezitasunetan)

  • Eguna: irailaren 1a
  • Ordua: 16:00-tik 19:00 arte
  • Tokia: Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko batzar aretoa (Magnolioen eraikineko beheko solairua).
  • Edukien proba nolakoa den jakiteko, egin klik hemen.

Titulu homologatugabeak dituzten ikasleen onarpena, eta titulazio jakin baten eta graduko edo masterreko maila akademiko jakin baten baliokideak direla aitortua ez duten tituluak dituztenena

ECI/3858/2007 Aginduaren arabera (2007ko abenduaren 27koa), master honek lanbide hauetan aritzeko gaitasuna ematen du: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle, eta hizkuntza irakasle. 
Horretaz gainera, funtzio publikoan lan egiteko, titulu ofizial bat behar da edo, bestela, titulu homologatua edo baliokidetasuna aitortua duena. Horregatik, atzerriko titulu homologatugabe bat duten ikasleak edo titulu baliokideak direla aitortua ez dutenak matrikulazioko 3. aldian onartuko dira, izatekotan.

Lehentasun ordena titulazioen arabera

* Aldez aurretiko oharra: arau orokor gisa, espezialitate baterako sarbide zuzena ematen duen gradu edo lizentziatura batean espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa 8koa edo hortik gorakoa duten ikasleek 1eko lehentasuna izanen dute espezialitate horretan.

Euskara eta Literatura

  1. Lizentziatura edo Gradua Euskal Filologian
    Lizentziatura edo Gradua Hizkuntzalaritzan (Euskara)
  2. Beste Lizentziatura bat edo Gradu bat Filologian + C1 (Euskara)
  3. Lizentziatura edo Gradua Giza Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan  + C1 (Euskera)

Frantsesa

  1. Lizentziatura edo Gradua Frantses Filologia
    Gradua Hizkuntza Modernoetan eta beren Literaturetan: Frantsesa
  2. Lizentziatura edo Gradua Itzulpengintzan eta Interpretazioan (Frantsesa)
  3. Filologiako edo Itzulpengintzako beste gradu edo lizentziatura bat + C1 (Frantsesa)

Gaztelania eta Literatura

  1. Lizentziatura edo Gradua Filologia Hispanikoan + C1 (Gaztelania)*
    Lizentziatura edo Gradua Hizkuntzalaritzan (Gaztelania), sartzeko lehentasunetan 1.a: Literatura Hispanikoko 20 kredito gainditu badira + C1 (Gaztelania)*
    Lizentziatura edo Gradua Literaturan / Literaturaren Teorian eta Literatura Komparatuan; sartzeko lehentasunetan 1.a: Espainiar Hizkuntzako 30 kreditu gainditu badira + C1 (Gaztelania)*
  2. Beste Lizentziatura bat edo beste Gradu bat Filologian + C1 (Gaztelania)*
  3. Lizentziatura edo Gradua Itzulpengintzan eta Interpretazioan + C1 (Gaztelania)*
  4. Lizentziatura edo Gradua Zientzietan edo Ikus-entzunezko Komunikazioan + C1 (Gaztelania)*

Ingelesa

  1. Lizentziatura edo Gradua Ingeles Filologian
  2. Lizentziatura edo Gradua Itzulpengintzan eta Interpretazioan (Ingelesa)
  3. Filologiako edo Itzulpengintzako beste gradu edo lizentziatura bat + C1 (Ingelesa)

Biologia eta Geologia

  1. Lizentziatura edo Gradua Biologian
    Lizentziatura edo Gradua Geologian
    Lizentziatura edo Gradua Zientzietan
    Lizentziatura edo Gradua Ingurumen Zientzietan
    Lizentziatura edo Gradua Biokimikan
    Lizentziatura edo Gradua Bioteknologian
    Lizentziatura edo Gradua Itsas Zientzietan
    Nekazaritza Ingeniaritza edo Gradu baliokidea
  2. Lizentziatura edo Gradua Albaitaritzan
    Lizentziatura edo Gradua Elikagaien Teknologian
    Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikintzan
    Lizentziatura edo Gradua Farmazian

Fisika eta Kimika

  1. Lizentziatura edo Gradua Fisikan
    Lizentziatura edo Gradua Kimikan
    Gradua Zientzietan
  2. Lizentziatura edo Gradua Biokimikan
    Gradu Bioteknologian
    Ingeniaritza Kimikoa edo Gradu baliokidea
  3. Nekazaritzako Ingeniaritza edo Grdu baliokidea
    Telekomunikazio Ingeniaritza edo Gradu baliokidea
    Ingeniaritza Industriala edo Gradu baliokidea

Matematika

  1. Lizentziatura edo Gradua Matematikan
    Lizentziatura edo Gradua Estatistikan
    Gradu Datuen Zientzian
  2. Gradua Zientzietan
  3. Lizentziatura edo Gradua Fisikan
    Lizentziatura edo Gradu  Informatikan
    Gradua edo Goi Mailako Ingeniaritza Industriaren edo Telekomunikazioen arloan
  4. Beste Gradu edo Goi Mailako Ingeniaritza batzuk

Teknologia

  1. Ingeniaritza edo gradu baliokidea
  2. Ingeniaritza Teknikoa
  3. Arkitektura edo gradu baliokidea

Geografia eta Historia

  1. Gradua Historian eta Ondarean
  2. Lizentziatura edo Gradua Historian
    Lizentziatura edo Gradua Geografian
  3. Lizentziatura edo Gradua Giza Zientzietan
    Lizentziatura edo Gradua Artearen Historian
  4. Lizentziatura edo Gradua Giza Zientzietan eta Ikus-entzumezko Komunikazioan

Ekonomia eta Enpresen Kudeaketa

  1. Lizentziatura edo Gradua Ekonomian
    Lizentziatura edo Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan
  2. Diplomatura Enpresa Zientzietan                                                 
  3. Diplomatura Kudeaketa eta Administrazio Publikoan

Hezkuntzako Orientazioa

  1. Lizentziatura edo Gradua Pedagogian
    Lizentziatura edo Gradua Psikopedagogian
    Lizentziatura edo Gradua Psikologian
    Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan. Aipamena: PT
    Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan. Aipamena: PT
  2. Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan
    Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan
    Gradu Gizarte Hezkuntzan

Gorputz Hezkuntza

  1. Lizentziatura edo Gradua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan
  2. Dantzako Goi Mailako Titulua
  3. Gradua Irakasletzan. Aipamena: Gorputz Hezkuntza

Prozesu Sanitarioak

  1. Gradua edo Lizentziatura Mekikuntzan
    Gradua Erizaintzan
    Gradua Fisioterapian
  2. Gradua Giza Nutrizioan eta Dietetikan
    Lizentziatura edo Gradua Farmazian
    Lizentziatura edo Gradua Odontologian
    Gradu Podologian
  3. Gradua Terapia Okupazionalean
  4. Lizentziatura edo Gradua Biokimikan
    Lizentziatura edo Gradua Albaitaritzan
  5. Lizentziatura edo Gradua Elikagaien Zientzian eta Teknologian
    Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan edo Gradu baliokidea
    Gradua Optikan eta Optometrian

*  Titulazioa Espainiako Hezkuntza Sistematik kanpo eskuratu duten atzerritarrei eskatzen ahal zaie.
** Gradua Zientzietan espezialitatearen arloko diziplina anitzeko prestakuntzarekin.

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula

Maiz egiten diren galderak