Joan eduki nagusira

2000. urtean graduatu ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 200 ikasle inguru elkartu ziren joan den ostiralean Arrosadiko campusean, ikasketak amaitu zituztenetik 25 urte igaro direla ospatzeko.

zoom Ikasle ohien topaketako parte-hartzaileak, Arrosadiko campuseko Arrainontzian, NUPeko errektorearekin batera.

Ikasle ohien topaketako parte-hartzaileak, Arrosadiko campuseko Arrainontzian, NUPeko errektorearekin batera.

Topaketa 18:30ean hasi zen “Arrainontzia” ikasgelan, NUPen elkarlanean egindako jardueretarako sortu berri diren guneetako batean. Ramon Gonzalo errektorearen agurraren eta ongietorri-hitzen ondoren, taldeen argazki ofizialak egin ziren, tituluen arabera. Gero, eskolak jaso zituzten ikasgeletara itzuli ziren parte-hartzaileak, eta irakasleekin elkartu ziren. Topaketari azkena emateko, aperitiboa eta musika izan zituzten ikasle ohiek jantokien eraikinaren ondoko karpan.

Honako fakultate eta eskoletako ikasleak joan ziren ikasle ohien topaketara: Osasun Zientzien Fakultatea (lehengo Osasun Ikasketen Eskola), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea; Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea; Zientzia Juridikoen Fakultatea; Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa; Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa.