49 ikaslek hartu zuten parte maiatzaren 31n, larunbata, Tuteran Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Fisioterapiako Graduaren XII. promozioaren graduazio-ekitaldian. NUPek Tuteran duen campuseko ekitaldi-aretoan egin zen, Tuteran ematen baita titulazioa. 250 lagun baino gehiago izan ziren ekitaldian, senitartekoak eta adiskideak tartean.
Ekitaldiaren buruak izan ziren Martin Larraza Kintana Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordea, Ana Bays Moneo Fisioterapia Graduko arduraduna den dekanordea eta José Ignacio Niubo Ena promozioaren aitabitxi eta Fisioterapiako Graduko irakasle elkartua.
Silvia Casado Sánchez eta Isabela Suberviola Pérez ikasleen ordezkarien hitzek eman zioten hasiera ekitaldiari, eta ondoren José Ignacio Niubo Ena aitabitxiak hitz egin zuen. Ondoren, Ana Bays dekanordeak hitz egin zuen. Gero, diplomak eman zitzaizkien parte-hartzaileei, eta, ekitaldiari amaiera emateko, Martin Larraza errektoreak hartu zuen hitza eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionala abestu zen.