Duela gutxi Nuestra Señora del Puy (Lizarra) eta Santa María la Real-Maristas (Sarriguren) ikastetxeetako Batxilergoko 166 ikasle etorri dira bisitan Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Arrosadiko campusera. Erakunde akademikoak etorkizuneko ikasleei zuzendutako prestakuntza eta zerbitzuen eskaintza ezagutarazteko antolatzen dituen bisiten programaren barruan dago jarduera hori.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskaintzen dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikastetxeek.