Joan eduki nagusira

Lakuntzako Herri Eskolako bi lan saritu dituzte “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketaren VI. edizioan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak antolatzen du lehiaketa hori. Ikasle hauek saritu dituzte zehazki: Arhane Arraiza Luis, Maren Azpiroz Andueza eta Emma Martin Larreta “Sophie Germain” lanagatik, eta Laia Alegría Lanz, Leire García Garzo, Iraia Olleta Villa, Zuriñe Olleta Villa eta Sara Vergara Iraola “Marie Curie” lanagatik. Sari gisa, jostailu teknologikoak eta NUPeko promozio-materiala emanen zaizkie, baita ikastetxearentzako liburu sorta bat ere, eta saritutako ikasleen ikastaldeak aukera izanen du Unibertsitatean zientziari buruzko jardunaldi batez gozatzeko.

zoom NUPen “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketaren sari banaketan parte hartu duten ikasleak.

NUPen “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketaren sari banaketan parte hartu duten ikasleak.

Sari horretaz gain, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko modalitatean lehen accesit bat eman zaie honako lan hauei: “Ada Lovelace”, Brenda Pouso eta Valentina Vega ikasleek aurkeztua, eta “María Blasco”, Izarbe López eta Adelina Cosciug ikasleek aurkeztua, denak Uharteko Virgen Blanca HLHIPkoak. Halaber, bigarren accesit bat eman zaio lan honi: “Zientzialaria izan nahi dut”, Los Sauces Sahats IPko Rime Toufaoui Qasmaoui ikasleak aurkeztua. Accesita lortu dutenei NUPeko promozio-materiala emanen zaie, baita ikastetxearentzako liburu sorta bat ere, eta ikastaldeek aukera izanen dute Unibertsitatean zientziari buruzko jardunaldi batez gozatzeko.

Lehen Hezkuntzako lehenbiziko eta bigarren zikloetako modalitateko sariak

Lehen Hezkuntzako lehenbiziko eta bigarren zikloko modalitatean accesit bat eman zaio poster honi: “Hedy Lamarr”, Iradi Lanz Senar eta Leire Razkin Piñas ikasleek aurkeztua, Lakuntzako Herri Eskolakoak biak. Sari gisa, NUPeko promozio-materiala emanen zaie, baita ikastetxearentzako liburu sorta bat ere, eta saritutako ikasleen ikastaldeak aukera izanen du Unibertsitatean zientziari buruzko jardunaldi batez gozatzeko.