Joan eduki nagusira

Juan Soto Ivars kazetari eta idazlea, Natalia Velilla Antolín magistratu eta idazlea eta Santiago Alba Rico idazle, saiakeragile eta filosofoa arituko dira hizlari Jorge Urdanoz Ganuza irakasle eta ikertzaileak gidatutako NUPeko Demokrazia Eskolaren hurrengo saioetan. Hirurak presentzialki arituko dira NUPen, 19:00etan, martxoan, apirilean eta maiatzean hurrenez hurren. Hitzaldietarako sarrera librea da, baina nahitaezkoa da izena ematea dagokion inprimakiaren bidez.

zoom Juan Pablo Soto

Juan Pablo Soto Ivars.

Juan Soto Ivars martxoaren 30ean mintzatuko da, honi buruz: “Ironiaren kontrako epaiketak: autoreak esan bide zuena ez zuela esan frogatu ezin duenekoa”. Natalia Velilla Antolínen hitzaldia apirilaren 27an izanen da, eta hau izanen du gaia: “Estatuko hiru botereen arteko erlazioak. Teoria konstituzionaletik gaur egungo errealitate gordinera. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia”. Eta Santiago Alba Ricok hitzaldi hau emanen du maiatzaren 25ean: “Krisi globala eta atzerakada demokratikoak”.

NUPeko Demokrazia Eskola egoera politikoa ulertzeko eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzeko interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk Nafarroako herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortu zen. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak finantzatzen du, eta nazioko eta nazioarteko eztabaida intelektualean agertzen diren gai eta polemika garrantzitsuenetako batzuk aztertzea eta eztabaidatzea du xede; horretarako, lantzen diren alderdi bakoitzeko adituak ekartzen dira.