Salta al contenido principal
Mi UPNA
  • EN
  • ES
  • EU
UPNA
Home Berriak
EN ES EU
 
UPNA
  • HomeHome
  • NireNUP
  • Liburutegia
  • Gaurko gaiak
  • Egoitza elektronikoa

Izan gure jarraitzaile

  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • Iv
  • Flickr
  • Linkedin
  • UPNA TV
  • Instagram
  • NUP
    • Campusak
    • Gobernu organoak
    • Ikastegiak eta sailak
    • Zatoz gu ezagutzera
    • Araudia
    • Plan Estrategikoa
  • Ikasketak
    • Graduak
    • Masterrak
    • Prestakuntza etengabea
    • Doktoretzak
    • Bekak
    • Unibertsitate Arretarako Bulegoa
  • Ikerketa
    • Ikerketa-taldeak
    • Ikerketa-institutuak
    • KZU/Kultura Zientifikoa
    • I+D bestetaratzea
    • Katedrak
    • Laguntzak eta deialdiak
  • Nazioartekoa
    • Nazioarteko harremanak
    • Mugikortasuna
    • Lankidetza
  • Gozatu unibertsitateko bizitzaz
    • Enplegua eta praktikak
    • Kirolak
    • Kultura
    • Giza baliabideak
    • Hizkuntzen Ikastegia
    • Zerbitzu guztiak
  • Egoitza elektronikoa eta gardentasuna
    • Eginkizunak
    • Antolaketa-egitura
    • Plan estrategikoa
    • NUPen postua ranking-etan
    • Aurrekontuak
    • Hitzarmenak
    • Kontratazioa
 
Sakatu enter bilatzeko edo ESC-a ateratzeko

Bilatu

  • Web
  • Pertsonak
  • Liburutegia

UPNA

  • Berriak
  • Buletinak
    • Komuniazioak buletina
    • Arrosadia aldizkari digitala
  • Biltzarrak
  • www
  • Berriak
  • Aparaturik eraman beharrik gabe...
  • Berriak
  • Buletinak
    • Komuniazioak buletina
    • Arrosadia aldizkari digitala
  • Biltzarrak
  • Berriak


    2020ko abenduaren 28a

    Aparaturik eraman beharrik gabe urrutitik ukipen sentsazioak eragiteko gailu baten nazioarteko proiektuan parte hartzen ari da NUP

    “Touchless” proiektuan Asier Marzo, Amalia Ortiz eta Mikel Galar ari dira, eta EBren teknologia disruptiboen deialdiko finantzaketa du

    Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Asier Marzo Pérez, Amalia Ortiz Nicolás eta Mikel Galar Idoate ikertzaileek osatutako taldea “Touchless” izeneko nazioarteko proiektuan parte hartzen ari da (“kontakturik gabekoa”, ingelesez). Europar Batasunak finantzatu du proiektua, teknologia berrien eta disruptiboen deialdian (Future Emerging Technologies, FET). Lau urteko iraupena du, eta partzuergo batek kudeatzen du, zeinean 670.000 €-ko aurrekontua kudeatzen baitu NUPek. Partzuergoko gainerako kideak University College London (Erresuma Batua), Copenhagen University (Danimarka) eta Ultraleap (Erresuma Batua), Softserve (Polonia) eta Crowdhelix (Erresuma Batua) enpresak dira.

    zoom Touchless

    “Touchless” proiektuko NUPeko ikertzaileak. Ezkerretik eskuinera, Amalia Ortiz, Asier Marzo eta Mikel Galar.

     

    Proiektuan gailu berriak sortu nahi dituzte, gauza izanen direnak jendeari ukipen sentsazioak urrutitik eragiteko erabiltzaileek aparaturik eraman beharrik gabe. Ukipen sentsazio horiek airearen bidez transmitituko lirateke, eta gizakien “goi mailako” esperientziak kontrolatzeko balioko lukete, hala nola “agency” motakoak (sistema baten kontrolean egotearen sentsazioa) edo “attachment” direlakoak (atxikimendu sentsazioa); izan ere, badirudi ukimenaren zentzua oso lotuta dagoela sentsazio horiekin. “Emozio horiek ez dira oinarrizko emozioak bezalakoak, hau da, haserrea, ustekabea edo beldurra bezalakoak”, zehaztu dute ikertzaileek. Erabilera bat baino gehiago ematen ahal zaio teknologia berri horri. “Oro har, proiektuaren aplikazio ideala ukimena erabiltzea da egiazko mundutik deskonektatuta ez sentitzeko gero eta ohikoagoak izango diren bideokonferentzietan eta on line eskoletan”, adierazi dute arduradunek. COVID-19aren pandemia eta batetik bestera mugitzeko debekuak baino lehen ekin zioten proiektuari, “baina egia da pandemiaren ondorioz inoiz baino gaurkotasun handiagoa dutela halako teknologiek” esan dute ikertzaileek. 

    “Kontakturik gabeko ukipen teknologiak” eta adimen artifiziala

    Gorago esan bezala, proiektuaren lehenbiziko erronka teknologikoa kontakturik gabeko ukipen teknologiak garatzea da, hau da, airearen bidez ukimenaren sentsazioa transmititzeko gai direnak, arestian aipatutako goi mailako esperientziak lortzeko. “Horrek esan nahi du erabiltzaileak ez duela gailurik erabili behar edo objekturik fisikoki ukitu behar, zeren eta hori funtsezkoa da interakzioa higienikoa eta trabarik gabea izan dadin”, azaldu dute ikertzaileek.  

    Hori lortzeko, hainbat teknika ikertuko dituzte: “ultrasoinu fokalizatuak aztertuko ditugu (dagoeneko ongi ezagutzen dugun teknologia) baita piloerekzio elektrostatikoa ere, hau da, ileak tente jartzea edo ileen norabidea kontrolatzea zenbait patroirekin, ustekabekoen edo laztanen sentsazioak simulatzeko. Eremu elektrostatikoen bidez eginen dugu hori, mahaiaren azpian edo teklatuan  elektrodo garden ugari jarrita sortutako eremuen bidez. Erradiazio infragorria eta aireko uhin-gida duten pultsu elektromagnetikoak ere aztertuko ditugu, besteak beste”, adierazi dute ikertzaileek.

    Bigarren erronka teknologikoa, berriz, adimen artifizialeko teknologia bat sortzea da, gauza izanen dena kontakturik gabeko biosentsoreen bidez goi mailako emozioak eta esperientziak zehazteko, eta, are garrantzitsuagoa den zerbait: ukipen estimulua modulatzeko gai dena halako esperientziak kontrolatzeko eta hobetzeko. “Gizakia ardatz duen adimen artifizialeko teknologia horretarako, eredu neurokognitibo berriak garatu beharko ditugu”, esan dute ikertzaileek.

    Ikertzaileen espezialitateak

    Asier Marzo Pérez informatikako irakasle eta www.upnalab.com talde berriko “maker” delakoak hardware berria garatuko du. Amalia Ortiz Nicolás informatikako irakasle eta konputazio afektiboko adituak sistema konputazionalen bidez emozioak nola interpretatu eta komunikatu ikertzen du. Mikel Galar informatikako irakaslea, berriz, adimen artifizialeko aditua da.
     

     

     

    • NUP
    • Ikasketak
    • Ikerketa
    • Nazioartekoa
    • Gozatu unibertsitateko bizitzaz
    • Egoitza elektronikoa eta gardentasuna
    UPNA


    hr

    Instituzionala

    • Lege oharra
    • Irisgarritasuna
    • Harremanetarako
    • Web mapa
     

    Non gaude

    Iruñeko Campusa
    Arrosadiko campusa
    31006 Iruña
    T. 948 169 000
    E-maila

    Tuterako Campusa
    Tarazonako etorbidea z/g
    31500 Tutera
    T. 948 417 800
    E-maila

    Izan gure jarraitzaile

    • TTwitterren profilera joan (leiho berria irekitzen du)
    • Facebookeko orrialdera joan (leiho berria irekitzen du)
    • Youtubeko kanalera joan (leiho berria irekitzen du)
    • Ivooxeko kanalera joan (leiho berria irekitzen du)
    • Flickrren profilera joan (leiho berria irekitzen du)
    • Linkedinen profilera joan (leiho berria irekitzen du)
    • UPNA TVren profilera joan (leiho berria irekitzen du)
    • Instagramen profilera joan (leiho berria irekitzen du)

    © 2019 - Eskubide guztiak erreserbatuta