Parte hartu duten ikasleak, irakasleak eta enpresetako ordezkariak ISCren egoitzaren aurrean, NUPeko Jerónimo de Ayanz Zentroan, argazkia ateratzeko jarrita.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko hogei bat ikaslek parte hartu dute minisumoko robotak diseinatzeko lehiaketa batean, “Industria konektatua: etorkizuneko industria” izeneko jardunaldian. Jardunaldia Smart Cities Institutuak (ISC) antolatu du RS Components britainiar enpresarekin lankidetzan. Ikasleek taldeka diseinatu behar zituzten roboten txartel elektronikoak, eta, beren proiektuei esker, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko eta Industria Teknologietako Ingeniaritzako graduetako bi irakasgaietako praktikak gainditu dituzte.
Minisumo lehiaketa irabazi zuen taldeko kideak hauek dira: Goratz Azanza Medina, Ibai Beorlegui Vergel, Víctor Marco Veintemilla eta Lucas Sagües González (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko ikasleak). Bigarren saria Javier Aceldegui Bernal, Gabriel Azcona Gallardón, Borja Ororbia Payán eta Noelia Yepes Juliárentzat izan zen (denak dira lehenengo postuan geratu zirenen titulazio berekoak). Irabazleek Raspberry Pi 3 miniordenagailu bat jaso zuten opari.
Ekimena bultzatu duten irakasleak
Lehiaketan lehen postuan geratu zirenak, “Botzilla” robotarekin argazkia ateratzeko jarrita. Ezkerretik eskuinera: Lucas Sagües González, Víctor Marco Veintemilla, Goratz Azanza Medina eta Ibai Beorlegui Vergel (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko ikasleak).
Irakasle hauek bultzatu dute ekimena: Jesús María Corres Sanz, Carlos Ruiz Zamarreño eta Santiago Taínta Ausejo, NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailera atxikiak, eta Txartel Elektronikoen Diseinuko irakasgaiaren eta Ekipo Elektronikoen Fabrikazioa eta Saiakuntza irakasgaiaren arduradunak. Lehenengo irakasgaia Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko hirugarren ikasmailan ematen da, eta bigarrena, berriz, Industria Teknologien Ingeniaritza Graduko laugarren ikasmailan.
Sari banaketan izan ziren RS Components enpresaren ordezkariak — Iberia (Ignacio Castro Arias, kontu giltzarrien kudeatzailea, eta Víctor Alcoceba Carrera, produktu kudeatzailea) eta Fagor Electrónicarenak, zeina jardunaldira gonbidatutako enpresa baitzen (Mónica Vaz Iglesias, salmenta kudeatzailea; eta Xabier Crespo, I+G Sailekoa). Han izan ziren, halaber, Carlos López Ruiz, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia Garapenerako Lehendakaritzaordeko Enpresen Sustapen Zerbitzuko 4.0 Industriaren Sustapen Ataleko burua, eta Carlos del Río Bocio, Smart Cities Institutuaren zuzendaria.