

Irabazlea, gainerako finalistekin eta epaimahaiko kideekin. Ezkerretik eskuinera: Javier Samanes Pascual (NUPeko doktoregaia), Munuera (irabazlea), Ojer, Larrea eta Pérez (finalistak), Garrido (bigarren saria), Rubio (APERNAko burua), Sanchis eta Astrain
Sandra Munuera Lario Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria Teknologietako ingeniaria eta Industria Ingeniaritza eta Energia Berriztagarrien masterduna da, eta APERNAk antolatu duen energia berriztagarrien lanei buruzko posterren bigarren lehiaketa irabazi du. APERNA Nafarroan Energia Berriztagarriak Sustatzeko Elkartea da, duela bi ikasturte NUPen sortu zena. Munuerak 300 euroko saria irabazi zuen, eta aurkeztu zuen posterraren izenburua "1500V DC-ko bihurgailu fotovoltaikoentzako bihurtze-topologien azterketa" da. Lana master amaierako lanaren emaitza da.
Bere aldetik, José Miguel Garrido Solak bigarren saria eskuratu zuen (100 euro) lan honekin: "NUPeko ikasleak eta energia berriztagarriengatik ordaintzeko jarrera". Garrido Ekonomia egindako egresatua da eta bere posterra gradu amaierako lanaren emaitza da. Energia berriztagarrien arloekin zerikusia duten NUPeko irakasleek osatu zuten epaimahaia, zeinak aurkeztutako lanen maila bikaina eta parte-hartzaileek beren azalpenetan eta epaimahaikoen galderak erantzutean erakutsi zuten kalitatea azpimarratu baitzituen.
Lehiaketa honen helburua da ikasleen sintesi-ahalmena piztea, beren karrera amaierako proiektuaren, edo gradu amaierako edo master amaierako lanen laburpena den poster bat prestatzearen bidez. Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak lagundu du diruz jarduera hau.
APERNA elkartea
APERNAren helburua da energia garbien erabilera sustatzea eta zabaltzea, eta horretarako Unibertsitateko Energia Berriztagarrien Katedrarekin lan egiten du, ikasleen parte-hartzea edukiko duten jarduerak antolatzeko.
Ellkartean 160 ikasle eta irakasle baino gehiago daude, eta elkarteko lehendakaria Celia Rubio Morales da (NUPeko industrias ingeniaria). Hiru sailetako zortzi irakaslek osatzen dute batzorde teknikoa. Hauek dira, alfabeto hurrenkeran jarrita: Pablo Sanchis Gúrpide, Idoia San Martín Biurrun, Alfredo Ursúa Rubio eta Andoni Urtasun Erburu, denak Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa Sailekoak; David Astrain Ulibarrena eta Gurutze Pérez Artieda, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Sailekoak; eta Javier Faulín Fajardo eta Fermín Mallor Giménez, Estatistika eta Ikerketa Operatibokoak.