Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak master, espezializazio diploma, aditu eta unibertsitate hedapeneko diplomaren 21 titulu bereki eskainiko ditu osotara 2016-2017 ikasturterako. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onetsi du eskaintza, eta bederatzi titulazio berri dauzka, hainbat gai aztergai dituztenak, hala nola “big data”, ikus-entzunezko kudeaketa, fisioterapia, hezkuntza, zuzenbidea edo giza-zientziak eta gizarte-zientziak. Edukiari, matrikulatzeko epeari edo titulu bakoitzeko eskolak hasten diren egunari buruzko informazio guztiak hemen daude ikusgai: Unibertsitateko web-orrialdea.

Hauek dira titulu bereki berriak: Masterra Sormen Ekoizpenean eta Ikus-entzunezko Enpresen Kudeaketan; Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan; Espezializazio Diploma Fisioterapia Geriatrikoan;  Espezializazio Diploma, Hezkuntza Teknologia Aktiboetan (aukera: arlo zientifiko-teknikoa eta giza eta gizarte arloa); Unibertsitateko Aditua "Business Intelligence"-rako "Big Data"-n eta Datu Zientzian; Unibertsitateko Aditua Gizarte Esku-hartzearen Etika Aplikatuan: Gatazka Etikoak eta Etika Batzordeak; Unibertsitateko Aditua Haur Garapenean eta Hezkuntza Laguntzaren Beharretan; Unibertsitateko Aditua Lehen Hezkuntzako Matematikan; eta Unibertsitateko Aditua Erantzukizun Sozial Korporatiboan.

Horiei gehitu behar zaizkie beste titulu bereki batzuk. Aurrekoak bezala, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen ditu. Honako hauek dira: Masterra Nazioarteko Merkataritza Zuzendaritzan; Espezializazio Diploma Erizaintza Onkologikoko Zainketetan; Espezializazio Diploma Hornidura Katearen Logistika-Kudeaketan; Unibertsitate Aditua Ariketa Fisiko eta Osasunean; eta Unibertsitate Hedapeneko Diploma Esku-hartze Sozialean Ijito Komunitatearekin. Hamalau titulu horietan “online” izena emateko aukera badago jada Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren webgunearen bidez. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu edo idatzi aipatu fundazioaren Prestakuntza Arlokoei. Telefonoak: 948 16 9770 eta 948 16 9813, eta helbide elektronikoa: fundacion.formacion@unavarra.es.

Gainerako titulu berekiak, hauek ere Unibertsitateak kudeatutakoak, hauek dira: Campus Iberus Masterra Ekintzailetzan; Espezializazio Diploma Generoan; Espezializazio Diploma Immigrazioan eta Gizarte Esku-hartzean; Espezializazio Diploma Esku-hartze Sozialean Familiekin, Haurrekin eta Nerabeekin; Espezializazio Diploma Gizarte Lanean Espezializatutako Ikerketan; Unibertsitateko Aditua Erlijio Katolikoan eta Kulturan; eta Unibertsitate Hedapeneko Diploma Giza eta Gizarte Zientzietan. Titulu horietan “online” izena emateko epea aurki irekiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesa dutenek Ikasleentzako Argibide Bulegora deitu (948 16 90 96  telefono zenbakia) edo posta elektronikoko helbide honetara idatzi behar dute: oficina.informacion@unavarra.es

Gaitasunak indartzea eta profesionalak prestatzea

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren titulu bereki hauen guztien prestakuntza-eskaintzak bi helburu ditu: batetik, unibertsitateko tituludunen eta gazte profesionalen gaitasunak eta trebetasunak eta profesionalen eguneratzea bultzatzea lan merkatuan sartzeko edo bertan irauteko beren titulazioari egokitutako lanpostu batean; eta bestetik, enpresek eta administrazioek beren beharretara egokitutako pertsonal kualifikatua edukitzea.

Horretaz gainera, titulu berekietako ikasleek hainbat abantaila dituzte, hala nola enplegu kualifikatuaren poltsarako sarbidea, lan orientaziorako unibertsitateko zerbitzua, enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikak egiteko aukera eta hainbat zerbitzu eta deskontu izateko aukera (hizkuntza ikastaroak, kirolak, Liburutegirako sarbidea, etab.).

Unibertsitate hedapeneko diploma egiteko, ez da aurretiaz unibertsitateko titulazio bat eduki behar. Bai, ordea, master-tituluak, espezializazio-diplomak eta aditu-tituluak egiteko. Nolanahi ere, zilegi da ikastaroetako gaiekin lotutako profesionalak onartzea, aldez aurretik ikasketa horiek egin ez badituzte ere. Kreditu kopuruari dagokionez ere desberdintasunak daude. Masterraren kreditu kopurua 60tik 120ra bitartekoa da; espezializazio diplomarena, 30etik 59ra bitartekoa; eta adituarena, 15etik 29ra bitartekoa; unibertsitate-hedapeneko diplomak 30 kreditu ditu gutxienez ere.

Inskripzio kostuaren ordainketa zatikatua egiteko aukera aurreikusten du Unibertsitateak. Horretaz gainera, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatutako hamalau tituluetarako, hitzarmenak egin dira hainbat entitaterekin, maileguak lortzeko baldintza berezietan, eta NUPeko tituludunek unibertsitateko komunitateko kideek ordaintzen duten diru-kopuru bera ordainduko dute matrikula egiteagatik, betiere Adiskide eta Ikasle Ohien A3U programako bazkide egiten badira.