Osotara 2.244 ikasle nafarrek egingo dituzte ekainaren 9, 10 eta 11n Unibertsitatean Sartzeko Probak, Hautaprobak izenekoak. Proba horiek formatu berria izango dute aurten. Iaz baino 140 pertsona gehiago matrikulatu dira, aurreko urtean 2.104 ikasle matrikulatu baitziren. Matrikulatutako ikasle kopuru osotik, 1.349 emakumeak dira; hau da, % 60,1, iaz baino bi puntu gutxiago (% 58,69). Matrikulatu diren gainerako 895 pertsonak gizonak dira (% 41,31). Kopuru hori 2009ko Hautaprobetakoa baino zertxobait txikiagoa da.
Hizkuntza ereduka sailkatuz, 1.672 ikaslek G eta A ereduan egin dituzte ikasketak, eta iaz, aldiz, 1.672 ikasle izan ziren. Horrez gain, euskarazko D ereduko 502 ikasle aurkezten dira aurten sartzeko probetara, iazko 432ak baino kopuru handiagoa. Ikasturte honetan, Matrikulatutako ikasle guztietatik 1.945 (%86,68) borondatezko fase espezifikora aurkeztu izan da. Hauxe da, hain zuzen ere, aurtengo berritasunetako bat eta aukera ematen du nota goratzeko. Horrez gain, kontutan eduki behar da hautaprobak gainditu dituzten 25 ikasle aurkeztu direla nota hobetzeko, eta horietatik 19k fase espezifikoan parte hartuko dute bakarrik.
Fase orokorra eta espezifikoa
Aurten indarra hartu duten aldaketen iturburua 1892/ 2008 Errege Dekretua da, zeinak arautzen baitu Unibertsitatean Sartzeko Proba berria. Arautegi honen arabera, probek nahitaezko fase orokor bat eta borondatezko fase espezifiko bat izango dituzte, zeinak fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko aukera eskainiko baitie ikasleei eta xedetzat baitauka jakintzak balioestea egin nahi den jakintza-adarreko unibertsitate-ikasketekin lotutako diziplina-esparruetan.
Hezkuntza Departamentuaren 164/2009 Foru Aginduak arautzen du arau honen aplikazioa Nafarroan. Foru Agindu horrek ezartzen du ikasleek fase espezifikoan Batxilergoko bigarren ikasmailako hiru modalidate-irakasgaitako azterketak egin ahalko dituztela gehienez ere. Azterketa bakoitzean lortutako emaitza haztatuko da irakasgaiaren eta unibertsitateak eskainitako titulazio bakoitzaren artean dagoen loturaren arabera. Aldi berean, titulazio horiek bost jakintza-arlotan multzokatuta daude: Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak, Osasun Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura eta Zientziak.
Hautaproben beste berritasun bat da proba uztailean egingo dela eta ez irailean. Nafarroan, uztailaren 1, 2 eta 3an egingo dira azterketak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin du Unibertsitatean Sartzeko Probetarako deialdia, Nafarroako unibertsitate barrutiko ikasleen probez arduratzen den erakundea baita. Matrikulatutako ikasleak sei epaimahaitan banatu dira, eta horietatik bost Iruñeko Arrosadiko Campusean egongo dira, eta seigarrena, Tuterako Campusean. Proben orduak, ikastetxeen banaketa epaimahaika eta aurreko urteetako azterketak Unibertsitatearen web-orrialdean kontsulta daitezke (www.unavarra.es).
Proben egutegia
Probak ekainaren 9an, astezkenean, 9:30ean hasiko dira, Gaztelania eta Literaturako azterketarekin eta Espainiako Historia/Filosofiaren Historiako azterketarekin, zeina 11:45ean hasiko baita. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Atzerriko Hizkuntzako azterketa egingo dute.
Ekainaren 11n, ostegunean egingo diren probak goizeko 8:30ean hasiko dira, Euskal Hizkuntzako azterketarekin. 10:45ean, Biologiako, Geografiako eta Musikaren eta Dantzaren Historiako azterketak egingo dira, eta 13:00etatik aurrera Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika eta Musika Analisia II irakasgaietako azterketak egingo dira. Arratsaldean, azterketa 16:30ean hasiko da, Kimikako eta Artearen Historiako azterketekin, eta Latinekoak eta Marrazketa Teknikokoak 18:45ean hasiko dira.
Probak ostiralean, ekainaren 11n, bukatuko dira, eta egun horretan 8:30etik aurrera, Matematika, Greziera eta Adierazpen Teknikak irakasgaietako azterketak egingo dira. 10:45ean, Diseinua eta Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak irakasgaietakoak egingo dira, eta 13:00etan, berriz, Industria Teknologia, Enpresaren Ekonomia eta Ikus-entzunezkoen Kulturako azterketak hasiko dira. Azkenik, azterketak arratsaldean bukatuko dira Literatura Unibertsalarekin eta Elektrotekniarekin, eta Marrazketa Artistikoarekin (Sario eraikinean). Azterketa horiek guztiak 17:00etan hasiko dira.