Hasiera > Ekintzailetza > Spin-off
Unibertsitateko spin-off enpresak sortzea da unibertsitate ekintzaileak ezagutzak sortzeko eta gizarteratzeko duen baliabide nagusietako bat, eta hala ekarpena egiten dio berrikuntzari eta aurrerapen teknologikoari.
Unibertsitateko spin-off terminoak aipamena egiten dio unibertsitate batean garatutako ikerketa-lanen ondoriozko teknologia eta/edo ezagutza komertzialki ustiatzen duen enpresari. Horiek sortzeko, normalean, ikerketari lotutako langile akademikoek parte hartu behar dute, eta jatorrizko unibertsitate-erakundearen laguntza izan behar dute.
NUPek 2012an onetsi zuen Oinarri Teknologikoko Enpresei buruzko lehenengo Erregelamendua, enpresa mota horren sorrera sustatzeko eta bultzatzeko, bai eta haien bideragarritasuna eta biziraupena sustatzeko ere. 2014an, NUPeko lehenengo bi spin-off enpresak aitortu ziren. Arautegia 2023an eguneratu zen, Ezagutzan Oinarritutako Entitateei buruzko Erregelamendua onetsita.
Oinarri Teknologikoko Enpresak balioesteko Batzordea da entitate horiek aitortzeko eskaerak balioetsi, eta, hala badagokio, onesten dituen organoa.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |