Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
NUPeko Kultur Proiektuen deialdian finantzatutako jarduera da, eta Bisitazioko Amen eraikinean eginen da apirilaren 14an, astelehena, 19:00etan
Apirilaren 14an, astelehena, 19:00etan, Sergio Castro “profesor10demates” YouTubeko kanaleko dibulgatzaileak zuzeneko esperimentuak izanen dituen hitzaldi bat emanen du Bisitazioko Amen eraikinean (San Frantzisko kalea, 5), NUPek gonbidatuta. Ekitaldiaren izenburua “Hori bai hezurra, zientzialaria eta bere metodoa” da. Jarduerara sarrera librea da tokiak bete arte, eta Unibertsitateko Kultur Proiektuen deialdiak finantzatzen du. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren mende dago atal hori.