Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Unibertsitateko Eztabaida Liga

NUPeko XXII. Unibertsitateko Eztabaida Liga

Unibertsitateko Eztabaida Ligaren helburua ikasleek jendaurrean elkarrizketak izatea eta ideiak konfrontatzea da, hala elkarbizitza lantzeko eta informazioa bilatzeko, analisirako, ahozko adierazpenerako, talde lanerako eta erantzuteko azkartasunerako gaitasun pertsonalak garatzeko.

Partes de este texto:

Gaia

Edizio honetan hau izanen da eztabaidagaia:

“Egokia al da energia nuklearra energia berdetzat jotzea (trantsizio energetikoari begira)?” 

 

Subir

Parte hartzeko baldintzak

Parte-hartzaileek Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu edo master ofizial bateko ikasleak izan behar dute.

Lehenbiziko saria irabaziz gero, ECTS kreditu bana emanen zaie graduko ikasleei. Kredituak espediente akademikoan sartzeko, dagokien prezio publikoa ordaindu beharko dute ikasleek.

G9ko Taldearen Unibertsitate arteko Eztabaida Liga

Lehenbiziko saria irabazten duen taldeak G9 Taldearen Unibertsitate arteko XIII. Eztabaida Ligan hartuko du parte –halakorik eginez gero–, Oviedon, eta taldekideetako bat NUPen ordezkaria izanen da G9 Taldearen Mintzaldi Torneoan.

NUPeko taldeak irabazi du Unibertsitateen G9 Taldearen Unibertsitatearteko Eztabaida Liga
(info +).

Subir

Eguna eta tokia

Eguna: 2023ko martxoaren 10a, 15:00etatik 20:00ak arte.

Tokia: Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoa

Subir

Sariak

1. saria: 650 euro.

2. saria: 300 euro.

3. saria: 150 euro.

300 €-tik gorako sarietan % 15eko atxikipena aplikatuko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 78. artikuluari jarraikiz (174/1999 Foru Dekretua, 1999ko maiatzaren 24koa).

Sariak esleitzeko behin-behineko ebazpena egoitza elektronikoan argitaratuko da: Sarituen behin-behineko zerrenda. Ebazpen horren kontra, interesdunek zilegi izanen dute erreklamazioa aurkeztea 5 egun balioduneko epean, hura argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Unibertsitatearen erregistroetan, astelehenetik ostiralera.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, modalitate bakoitzeko sarien behin betiko ebazpena onetsiko da.

Ekitaldi publikoa eginen da sariak banatzeko. Saritutako lehiakideek berek edo haien ordezkariek joan behar dute ekitaldira.

Subir

Inskripzioa

Epea: 2023ko otsailaren 25eko 14:00ak arte

IZEN-EMATEA egoitza elekronikoan

Eskaera Unibertsitateko egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu behar da.

Lehiakideek elkarrekin aurkezten ahalko dute inprimakia, dagoeneko osatutako eztabaida-talde gisara, edo eskaera banaka egin, banakako eskaera egin duten beste lagun batzuekin batera eztabaida-taldea osatzeko.

Subir

Araudia

Oinarriak
 

Unibertsitateen G9 Taldearen Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren Erregelamendua
 

Subir

Mintzaldi onenaren VI. Sariketa

Gaia: Unibertsitateko eskolak: online edo aurrez aurre?

Sariketa egin baino 4 egun lehenago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

Saria: 100 €.

Parte-hartzaileak: Eztabaida Ligan izena emandako talde bakoitzeko kide bat. Nork ordezkatuko dituen adierazi behar dute taldeek izena emateko inprimakian.

Eguna eta tokia: 2023ko martxoaren 10ean Nafarroako Parlamentuan

Lehiaketa

Txanda bakoitzak 5 minutu iraunen du.

Puntuazioari dagokionez, honako hauek baloratuko dira: diskurtsoaren inpaktua, hizkera egokia, segurtasuna eta gaiaren ezagupena, argudio-ildoaren kalitatea, keinuen erabilera, naturaltasuna eta adierazgarritasuna, adierazpen-erritmo egokia, espazioaren kontrola, ahotsaren tonua eta proiekzioa eta besteen interesa pizteko gaitasuna.

Subir

Emaitzak denbora errealean

Emaitzak denbora errealean

Subir

Saridunak

2023ko irabazleak:

Sarituen behin-behineko zerrenda. 497/2023 Ebazpena, 2023ko martxoaren 16koa.

Sarituen behin betiko zerrenda. 780/2023 Ebazpena, 2023ko apirilaren 25ekoa.

  1. saria: Lehenbiziko saria Paco 1234 taldeak irabazi zuen. Honako ikasle hauek osatzen dute: Nicolás de Augusto Oiz (EAZko Gradua), Rodrigo Arvizu Sarasa (Zuzenbideko Gradua) eta Luis Echarte Moreno (Zuzenbideko Gradua).

  2. saria: Ying Yang taldea izan zen bigarren sailkatua. Honako ikasle hauek osatzen dute: Javier Serrano Royo (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa), Javier Baigorri Martínez (Komunikazioen Teknologiako Doktoretza), Sara Cristina Idrovo Tapia (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza) eta Oumy Samb Diagne (Zuzenbidea).

  3. saria: Hirugarren postuan La Gestoría taldeko kideak gelditu ziren: Rubén Asier Palma Pérez (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Eneko Andueza Del Campo (Ingeniaritza Informatikoa), Iván Espinosa Milla (Ingeniaritza Informatikoa), Alejandra Nicole Guzmán Quinteros (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak) eta Adrián Ruiz Elvira (Zientziak).

  Mintzaldi hoberena: La Gestoría taldeko Adrián Ruiz Elvira izan zen irabazlea.

Subir

Argazkien galeria

-- 2023ko argazkien galeria

 


Talde, epaimahai eta ordezkari instituzionalak 2023ko edizioan

 

Subir

G-9 Taldearen unibertsitate arteko eztabaida

Lehenbiziko saria irabazten duen taldeak G9 Taldearen Unibertsitateko Eztabaida Ligan, hartuko du parte, hartuko du parte –halakorik eginez gero–, Oviedon, martxoaren 22tik 24ra, eta taldekideetako bat NUPen ordezkaria izanen da G9 Taldearen Mintzaldi Torneoan.

NUPeko taldeak irabazi du Unibertsitateen G9 Taldearen Unibertsitatearteko Eztabaida Liga (info +).

Subir