Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Eman kreditua zure kulturari

EMAN KREDITUA ZURE KULTURARI*

EMAN KREDITUA ZURE KULTURARI programak ECTS kredituak aitortzen ditu kontzertu, antzerki, ikuskizun, dantzaldi, erakusketa, hitzaldi eta abarretara joateagatik. Campusean egiten direnak zein campusetik kanpokoak izaten ahal dira.

Programa horren parte diren jardueretara joateagatik ECTS kredituak lortu nahi dituzten NUPeko ikasleek honako hau egin beharko dute:

  1. EMAN KREDITUA ZURE KULTURARI jardueran izena eman, NUPen Ikaslearen Atarian.
  2. Izena eman ondoren, pasaporte bat emanen zaie, pertsonala eta besterenezina , eta hor hor jaso beharko dute, idatziz, aitortutako jardueretara joan direla egiaztatzeko. Jarduera bakoitza amaitzen denean, jardueraren antolatzaileei dagokion laukitxoan zigilua jartzeko eskatu beharko diete..

Honela aitortuko da jarduera bakoitza:

               -  Ikuskizunak (kontzertuak, antzerki emanaldiak, filmak): 2 puntu
               -  Hitzaldiak: 2 puntu
               -  Erakusketak: 2 puntu
               -  Tailerrak: zenbat irauten duten, horren araberako puntu kopurua aitortuko zaie ikasleei tailerrengatik; tailerretan izena eman eta parte hartu dela justifikatu behar da horretarako.

0,5 edo 1 ECTS kreditu aitortuko zaizkie ikasleei, programa honen parte diren jardueretan 8 edo 15 puntu bete ondoren. Kulturako eta Kiroletako Bulegoak aldeko ebaluazioa eman ondoren tramitatuko dira ECTSak, eta ECTSak aitortzeko araudiaren arabera eginen da tramitazio hori.

     3. 0,5 edo 1 ECTS kreditu aitortzeko behar diren puntuak bildu ondoren, jardunaldietara joan izana egiaztatzen duen dokumentua entregatu behar dute ikasleek Kulturako eta Kiroletako Bulegoan..

 


Erakunde laguntzaileak*

*Ikasturtean zehar eguneratuko da zein ekitaldi diren aitortzeko modukoak programa horren barnean.

*EMAN KREDITUA ZURE KULTURARI programako jarduerak UPNAPASSen jasoko dira..